Curriculuma : Eskatzailearen curriculuma baloratzeko, kontuan hartuko da egindako ibilbidea eta nola egokitzen den masterraren edukietara, betiere merezimenduak egiaztatuta badaude: ikerketa; lan esperientzia; gradu amaierako lana; egindako ikastaroak; egonaldiak; eta hizkuntzen ezagutza (ingelesa, euskara, beste batzuk), egiaztatutako mailaren arabera. Baloratuko da, baita ere, gomendiozko gutun bat aurkeztea. Zalantzarik izanez gero, Batzorde Akademikoak elkarrizketa baterako deitu ahal izango du eskatzailea. ( 75% )
Espedientea : Masterrerako sarbidea ematen duten ikasketetako espediente akademikoa. ( 25% )
Sartzeko titulazioak
Albaitaritzako Gradua/Lizentziatura
Biokimikako Gradua/Lizentziatura
Biologiako Gradua/Lizentziatura
Bioteknologiako Gradua/ Lizentziatura
Elikagaien Zientzia eta Teknologiako Gradu/Lizentziatura
Erizaintzako Gradua/Diplomatura
Farmaziako Gradua/Lizentziatura
Giza Nutrizioko eta Dietetikako Gradua/Diplomatura
Ingurugiro Zientzietako Gradua/Lizentziatura
Itsas Zientzietako Gradua/Lizentziatura
Kimikako Gradua/Lizentziatura
Medikuntzako Gradua/Lizentziatura
Nekazari Ingeniaritza
Nekazaritza-ingeniari teknikoak, Nekazaritza eta Elikagaien Industrian espezialitatea