Breadcrumb

presentacion-master-filosofia-mundo-global

Masterraren gakoak

Globalizazioaren ezaugarria izan da pertsonen gaur egungo bizitzaren arlo guztietan emandako interkonexioen azelerazioa. Hala, errotik eraldatu da harremanen eta gizarte transakzioen espazioaren antolamendua, eta nazioz gaindiko fluxuak eta sareak sortu dira jarduera, elkarrekintza eta boterearen erabilerari dagokienez. Hala ere, ezin ditugu utzi hezkuntza eta balio zibikoak merkatu globalizatzailearen joko hutsaren mende, lehiakortasuna baita nagusi hor.

Testuinguru horretan gaudelarik, “Mundu Globalerako Filosofia” masterra ikerketarako master gisa planteatzen da, globalizazioaren gainean filosofiatik eta hezkuntza sistematik gogoeta egiteko beharrari erantzun behar baitzaio. Izan ere, ulertu beharra dago egun jakintzaren komunitateak eraldaketarako duen zentzua, baldintzak eta eginkizuna.

Programak Kanten gai klasikoaren diziplinarteko azterketa berri bat egitea eskatzen du alderdi hauei buruz: zer ezagutzen dugun, nola jokatu behar dugun, gizakia zer den eta zer espero dezakegun aldaketa eta eraldaketa globalen aurrean. Galdera horietaz jarduten da, masterraren gaiak tratatzean, ikuspegi filosofiko-humanistiko kritiko eta analitiko batetik, baita gizarte erantzukizuna aintzat harturik ere.

Titulu honek sarbide zuzena ematen du “Globalizazioa Aztergai: Erronkak eta Diziplinarteko Erantzunak” doktorego programarako.

Master hau Graduondoko Sare Latinoamerikarraren bidez eskaintzen da.

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

25

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Gaztelania

Kredituak

60

Iraupena

1 maila

Gutxi gorabeherako prezioa

1.600 €

Irakaslekua

Universidad Autónoma de Santo Domingo (Dominikar Errepublika)

Universidad del Alba (Txile)

Harremanetarako

Masterraren arduraduna :
GALPARSORO RUIZ, JOSE IGNACIO

Idazkaritza :
ZAPIRAIN LIZARRIBAR, IRENE

943 01 5749

4razones-master-filosofia-mundo-global

Irudia

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • Aurrez aurreko prestakuntza Latinoamerikan, UPV/EHUko irakasleak filosofiako hainbat arlotan.
  • Doktorego ikasketak UPV/EHUn egiten jarraitzeko aukera izango duzu.
  • Ikuspegi kritikoa eta eraikitzailea lortuko duzu Latinoamerikan gero eta handiagoa den globalizazio prozesuaren eta berorren garapenaren gainean.
  • Prestakuntza bat jasoko duzu, zeinetan globalizazio prozesuaren ardatza gizakia baita balio unibertsaletan oinarritutako eragile aktibo gisa.

participantes-master-filosofia-mundo-global

Unibertsitate partaideak

Universidad Autónoma de Santo Domingo

salidas-master-filosofia-mundo-global

Irteera profesionalak

  • Ikerketa
  • Irakaskuntza akademikoa eta ez-akademikoa.
  • Teknikari gisa nazioarteko lankidetzarako erakundeetan.
  • Eremu hauetako erakunde publiko eta pribatuetako langile: hezkuntza, komunikazioa, giza eskubideen babesa eta sustapena, informazio sistemen demokratizazioa.
  • Kultura industria.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak