Masterraren gakoak

Master hau funtsezko instrumentua da jarduera profesionala gauzatu ahal izateko osasun publikoaren arloan. Aipatua, zientzia jarduerari zentzua bueltatzen dioten ikerketa galderen iturri amaigabea da eta ikertzaile eta profesional berrien prestakuntzarekin batera doa. Hori guztiari esker, gure herriko osasun publikoak eta prebentzio medikuntzak duten erronkei aurre egiteko aukera dugu.

Ondoko xedeak lortuko dituzu masterra bukatzerakoan:

  • Epidemiologiaren arloko ikertzaileen jarduera barneratzea, eginkizun horiek bikaintasunez gauzatuz erakunde akademiko, ikerketa klinikoko eta gizartearen ikerketako zentrotan eta osasun publikoa profesionalki landuz osasun arloko administrazioetan.
  • Metodo epidemiologikoa gaixotasunen jatorriaren inguruko ikerketan, osasunaren kudeaketan eta pazienteen maneiu klinikoan aplikatzea.
  • Epidemiologia ikerketak diseinatzea, bai eta datuak biltzeko instrumentuak garatzea eta baliozkotzea, datuak biltzeko ardura duten langileak prestatzea eta landa lana gainbegiratzea, datu-baseak kudeatzeko eta ikerketa galderei erantzuteko beharrezkoak diren estatistika analisiak egiteko gaitasuna lortuz.
  • Literatura sistematikoki jarraitzea eta laburtzea, ikerketa erakunde publiko edo pribatu batek ordain zitekeen ikerketa arlo batean, bai eta entzute handiko zientzia aldizkarietan argitara zitezkeen eskuizkribuak idaztea ere.
  • Ikerketa taldetan sartzea eta, dagokionean, beren buru izatea.

Eskainitako plazak

20

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Gaztelania

Kredituak

60

Iraupena

1 maila

Gutxi gorabeherako prezioa

2.200 €

Irakaslekua

Euskal Herriko Unibertsitatea: Farmazia Fakultatea

Euskal Herriko Unibertsitatea: Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea

Harremanetarako

Masterraren arduraduna:
ABECIA INCHAURREGUI, LUIS CARLOS

Idazkaritza:
Mª Jesús Sanchoyerto

945013584

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • Masterraren ordutegia (arratsaldez), ikasle gehienen jarduera profesionalarekin bateragarria baita.
  • Epidemiologia ikerketak planteatzeko eta beren emaitzak interpretatzeko balio du, eta osasun arloko datuak estatistikaren ikuspuntutik aztertzeko gaitasuna bermatzen du.
  • Osasun arloko datu-base bibliografiko nagusiak arintasunez eta eraginkortasunez erabiltzeko gaitzen du.
  • Aplikaturiko ikaskuntza sistema aktibo eta kooperatiboa, zientzia artikuluen interpretazio kritikoa eta, ondorioz, bai aipatuak idaztea ere ondoren ahalbidetzen duena, Doktorego Tesia egitea asko erraztuz.

Irteera profesionalak

Epidemiologia ikerketako tekniketan espezialistak diren profesionalak, osasun arloko ikerketako unitate eta institutu, ospitale eta lehen mailako arretako osasun zentrotan. Epidemiologia eta bioestatistika, industria farmazeutiko eta Clinical Research Organizations delakoetan eskarmentua duten profesionalak.

Iradokizunak eta eskaerak