Masterraren gakoak

Proiektuen zuzendaritza bizitza profesionalaren alderdi ugaritan erabiltzen den diziplina da. Prestakuntza akademikoan, halere, oso gutxitan sartzen da proiektuetan oinarritutako lan antolakuntzaren ikuspegia. Horrenbestez, zalantza ugari sortzen dira, eguneroko jardueran, proiektuetan sorturiko arazoei aurre egiteko erarik onenari eta aipatuak erakundeetan sartzeari dagokionez: proiektuaren plangintza, kontrol eta faseak; aldaketa eta arriskuen kudeaketa; gatazken kudeaketa eta komunikazioa; segurtasuna eta ingurumena, etab.

Proiektuen Zuzendaritzaren Europako Masterrean beharrezko ezagutza teorikoak jasoko dituzu proiektuen zuzendaritzaren inguruko azken ezagutza zientifikoaren garapenean sakondu ahal izateko, lanaren antolakuntzaren arloan sorturiko erronkei aurre egiteko.

Master honek Doktorego programetara sartzeko aukera emango dizu.

Eskainitako plazak

30

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Ingelesa

Kredituak

90

Iraupena

1,5 maila

Gutxi gorabeherako prezioa

3.000 €

Irakaslekua

Euskal Herriko Unibertsitatea: Bilboko Ingeniaritza Eskola

Harremanetarako

Masterraren arduraduna:
OTEGI OLASO, JOSE RAMON

Idazkaritza:
HERNAEZ, NAGORE

946 01 8240

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • Masterrak bi titulu lortzeko aukera ematen du: UPV/EHUrena bata, Fachhochschule Dortmund (Alemania) erakundearena bestea.
  • Masterraren ordutegiari esker, lanpostu askorekin bateragarria da, ostiraletan (16:00-21:00H) eta larunbatetan (09:00-14:00h) ematen baita.
  • Irakasle gehienek eskarmentu frogagarria dute proiektuen kudeaketan eta horietako zenbait enpresa arloko profesionalak dira, beren jarduera profesionalaz gain masterrean irakasten dutenak. Ondorioz, merkatutik oso gertu dagoen ikuspegi bat eskaintzen dute.
  • Beste irakasle batzuk beste unibertsitate batzuetako irakasleak dira eta eskarmentu handia dute Proiektuen Zuzendaritzan.

Irteera profesionalak

Proiektuen zuzendaritza gizartean eta industrian gehienbat eskari geroz eta handiagoa duen diziplina bat da. Izan ere, Deutsche Bank Research erakundeak argitaratu duenez, 2020. urterako, proiektuetan oinarrituriko jarduera ekonomikoak Alemanian sorturiko balioaren % 15a suposatuko luke. Price Water Housek 2012n argitaratu zuen ‘Global Project Management Report’ txostenaren arabera, bestalde, 2000-2020 epealdian sorturiko balio ekonomikoaren % 25ak proiektuetan izango du jatorria. Proiektuen Zuzendaritzan prestatutako profesional batek, ondorioz, eskaintza asko izango ditu merkatuan.

Iradokizunak eta eskaerak