Mugikortasun-programek ikasleari denbora jakin batez beste unibertsitate batera joateko eta bertan Masterrarekin lotutako gaiak ikasteko aukera ematen diote. Mugikortasuna azkeneko urtean egin ahal da.
Mugikortasun-programetan parte hartzea hautazko jarduera da.
Bilboko Ingeniaritza Eskolak hainbat mugikortasun-programatan parte hartzen du, ondorengo aukerak eskeiniz:
- Erasmus+ Programa, Europako Unibertsitateetan mugikortasuna egiteko.
- AL Programa, Latinoamerikako norakoentzako.
- Asia, Ozeania, Afrika edota Estatu Batuentzako programak.
Era berean, Bilboko Ingeniaritza Eskola GE4 eta GLOBAL E3 sareen parte da, mundu osoko ingeniaritzako eskolen arteko mugikortasuna sustatzen duena.
Hitzarmen horiez gain, Masterrak aukera ematen du titulu bikoitzak eskuratzeko Estatu Batuetako eta Europako prestigio handiko unibertsitateekin, hala nola Illinois Institute of Technology, University of Cincinnati eta Cranfield University.
Mugikortasunaren inguruko informazio gehiago (norakoak,baldintzak, prozedurak eta laguntzak), Bilboko Ingeniaritza Eskolako web orrialdean aurkitu dezakezu.