Praktikak

PRAKTIKAK: Telekomunikazio Ingeniaritzako Masterra (plan berria)

Telekomunikazio Ingeniaritzako Masterrak IKT sektoreko enpresetan egonaldiak eta praktikak egiteko aukera eskaintzen du. Egonaldi eta praktika horiek egiteak, titulazioaren arloan esperientzia praktikoa eskuratzeaz gain, zure ibilbide profesionalaren hasierarako aukera ere eman dezake.

Masterrak enpresetan praktikak egiteko bi aukera eskaintzen ditu:

  • Aipamen Duala: Masterrak Aipamen Duala barne hartzen du, eta bertan Prestakuntza Proiektu bat garatuko da IKT sektoreko enpresa laguntzaile batean egonaldia eginez. Aipamen honetarako plaza kopurua mugatua da.
  • Borondatezko/kanpoko praktikak: Aipamen Duala aukeratzen ez duen ikasle orok praktikak egin ahal izango ditu EAEko enpresetan, estatu mailakoetan edo nazioartekoetan. Praktika horiek egiteak, gainera, “Telekomunikazio Teknologien Integrazioa” irakasgaia gainditzeko aukera emango dizu.

Bilboko Ingeniaritza Eskolako webgunean aurkituko duzu Aipamen Dualari edo praktikei buruzko informazio osagarria, baita horietara aurkezteko baldintzak eta prozedurak ere.

XSLaren edukia

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak