Breadcrumb

Masters-claves-psociologia-juridica

Masterraren gakoak

Lege soziologiak zuzenbidea aztertzen du, tokikoa nahiz globala, haren eraketa eta aplikazioa, hipotesiak, azalpenak eta aurreikuspenak formulatuz arau juridikoen jatorriari eta gizarte bizitzan duten eraginei buruz. Gainera, aztergai ditu ere gizarte gatazka, auzitaratzea eta auziei aurre egiteko moduak. Ondorioz, sistema juridikoaren eta gizarte ekintzako beste sistema batzuen arteko harremanak aztertzen dira (sistema ekonomikoa, politikoa, kulturala, etab.). Diziplina honen garrantzia funtsezkoa da gizartea ulertzeko: hots, etengabeko aldaketan dagoen errealitatea, bizikidetza erraztuko duen arautegi eraginkor bat behar duena.  

Master honek prestakuntza aurreratu bat ematen du zuzenbidearen soziologian eta ikerketa sozio-juridikoan. Hortaz, prestakuntza programaren bidez, zuzenbide gaien inguruko ezagutza eta ulermena sendotu nahi dira gizartean, eta haien testuinguru kultural, politiko eta ekonomikoena, diziplinarteko, nazioarteko eta konparazioan oinarritutako ikuspuntu batetik. Hori dela-eta, lege soziologia funtsezko osagai bat da, prestakuntza juridikoan ez ezik, baita gizarte zientzien bete edozein eremutan ere.

Master honek prestakuntza egokia ematen du ikerketa zientifiko independente bat egiteko alor sozio-juridikoan, zuzenbidearen ordenaren eta gatazkaren inguruan planteatzen diren arazo berriak identifikatu eta aztertzeko.

Masterrak titulazio bikoitza lortzeko aukera ematen du Univeristà Degli Studi di Milano (Italia) unibertsitatearekin.

Masterraren bidez zuzenean sar daiteke doktorego programetara.

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

18

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Ingelesa

Kredituak

60

Iraupena

1 maila

Gutxi gorabeherako prezioa

1.800 €

Irakaslekua

IISJ

Harremanetarako

Masterraren arduraduna :
BENGOETXEA CABALLERO, JOSE RAMON

Idazkaritza :
Master Coordination / Coordinación del Máster

Masters-4-razones-psociologia-juridica

4 arrazoi master hau aukeratzeko

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • Mundu mailako irakasle onenak. Bi asteko lan estua irakasle bakoitzarekin.
  • Mundu osoko ikasleen parte hartzeak izaera globala ematen dio masterrari, Euskal Herriaren bihotzean.
  • Zuzenbidea-Gizartea interakzioaren gai nagusiak aztertzen dira: globalizazioa eta ekonomia, generoa, krimena, gatazkak konpontzea, lanbide juridikoak, eskubideak, migrazioak, zuzenbide estatua, kultura juridikoak…
  • Metodologia didaktiko egokia ikerketa lan sendo eta zorrotza egiteko: gizarte ikerketa kualitatiboa eta kuantitatiboa, ikerketa proiektuak, ikerketa osagai garrantzitsua duten tesiak prestatzea, eta kalitatezko tutoretzak.

Masters-participantes-sociologia-juridica

Unibertsitate partaideak

Oñati International Institute for the Sociology of Law

Masters-salidas-psociologia-juridica

Irteera profesionalak

  • Ikerketa (doktorego programak)
  • Ikerketa aholkularitzetan eta gizarte analisiak
  • Gizarte lana
  • Garapenerako lankidetza
  • Gobernantza eta erakundeak
  • Gizarte ekintzaileak
  • Gatazka bitartekaritza

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak