Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Azaroaren 25a. Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna

Cartel 25N FME Euskera

Azaroaren 25a dela eta, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak hainbat ekintza jarri ditu martxan genero indarkeriaren prebentzioa eta sentsibilizazioa sustatzeko, unibertsitate segurua, berdinzalea eta indarkeriarik gabekoa eraikitzeko dugun konpromisoa berretsiz.

Biolentometroa

Ekimen hauen artean, nabarmentzekoa da Biolentometroaren sorrera. Fakultateko Berdintasun Batzordeak diseinatu du eta Berdintasun Zuzendaritzaren babesa du. Baliabide honek helburu du normaltzat edo garrantzi gutxikotzat hartzen diren baina emakumeen aurkako indarkeriaren parte diren jokabideak bistaratzea eta identifikatzea.

Biolentometroak harreman afektiboetan, lagunartean, familian edo unibertsitate- eta lan-inguruneetan ager daitezkeen jarrerak, portaerak eta praktikak biltzen ditu. Horiek guztiak indarkeriaren adierazpen ezberdinen parte dira —sotilenetik argienera— eta hausnarketa sustatzea, alarma-seinaleak identifikatzea eta errespetuan eta berdintasunean oinarritutako harremanak bultzatzea dute helburu

Tresna honen bidez, gogorarazi nahi dugu indarkeriarik ez dela “normala” ezta onargarria ere, eta prebentzioa hasten dela errepikatu behar ez diren jokabideak aitortzetik.

Ekintza honen bidez, Fakultateak berretsi egiten du ingurune seguruak sustatzeko, unibertsitate-komunitate osoa sentsibilizatzeko eta indarkeriaren edozein adierazpen baztertzen duen kultura bat eraikitzeko duen konpromisoa.

Biolentometroa indarkeria sexistaren adierazpen ezberdinen inguruan kontzientziatzeko erabiltzen den tresna da. 

Material hori oso erabilgarria da, eguneroko bizitzan ezkutuan dauden eta askotan nahasten edo normalizatzen diren indarkeriazko egoerak ikusarazi, ohartarazi eta antzemateko aukera ematen baitu. Kolore desberdinetako lau maila-eskalatan banatzen da, eta alerta-egoera txikienetik handienera adierazten da. Jokabide objektibagarri horiek modu desberdinean ordena daitezke, larritasunaren ezagutzaren eta pertzepzio subjektiboaren arabera. 

Berdintasun Batzordetik ikasleak, PTGAS eta IIP gonbidatzen ditugu biolentometroari eta bertan agertzen diren jokabideen mailaketari buruz hausnartzera. Horretarako, idatzi helbide honetara mef.berdintasunbatzordea@ehu.eus 

 

Horrez gain, honako ekintzak ere burutu dira:

Genero Indarkeriaren Aurkako Protokoloari buruzko bideo instituzionala proiektatzea

Azaroaren 25eko lehen klase orduan, UPV/EHUren Genero Indarkeriaren Aurkako Protokoloa gogorarazten duen bideo laburtua proiektatu zen, hausnarketarako gonbita eginez eta edozein indarkeria-moten aurrean jardutearen garrantzia azpimarratuz.

VIDEOA

 

“Azaroak 25” adierazpen eta hausnarketarako gunea

Indarkeria matxistaren inguruan unibertsitate-komunitatearen ahotsak, bizipenak eta gogoetak jasotzeko gune bat jarri zen martxan. Ekimen honen bidez, arazoaren dimentsioa ulertzen laguntzen duten pertzepzioak, esperientziak eta pentsamenduak ikusarazi nahi dira, eta ingurune seguruago eta errespetuzkoagoak sustatu.

Galdesortara sarbidea

*Jasotako aitortzak eta esperientziak orri honen behekaldeko dokumentuan

 

Donostiako Ataleko Bibliotekan, azaroak 21 - abenduak 3

Buletin txiki honekin gogoratu nahi dugu emakumeok jasatzen dugun indarkeria mota desberdinak are gehiago ahultasun egoeran bizi direnak (adin txikikoak, gartzeleratuak, gerra egoeratan bizi direnak…).

Urtero bezala, beste behin ere, kalean eta komunikabideetan egunero dauden gaiak aukeratu ditugu beraien inguruko eztabaida aberastu nahian. Liburu eta artikuloak UPV-EHUko  liburutegian daude eskuragarri eta batzuk Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean, Donostia Sailan egongo dira erakusgai azaroaren 21etik abenduaren 3ra.

DOKUMENTUA