Breadcrumb

Edukia

Medikuntzako 3. mailako curriculumetik kanpoko praktikak banatzeko ekitaldirako deialdia

2019ko ekainaren 12an

Hilaren 12an, asteazkena, 11:00etan egingo da areto nagusian curriculumetik kanpoko praktikak banatzeko ekitaldia. Praktiketarako aukera hori izango dute 2019-20 ikasturtean Medikuntzako Graduko hirugarren maila egingo duten ikasleek. Ikasleak behar bezala identifikatuta joango dira.

Hautaketa noten ordenaren arabera egingo da eta plaza bat eskuratzeko interesa izan baina etortzerik ez dutenek beste pertsona baten esku utzi beharko dute. Horretarako, beren NANaren fotokopia eta baimena eman beharko dizkiote hautatuko pertsonari.