Klinika odontologikoa
Irakaskuntza‑laguntza zerbitzua da. Bertan, UPV/EHUko Odontologiako ikasleek praktika klinikoak egiten dituzte beren irakasleek gainbegiratzen dituztela.
| a | a | a | o | o | l | i |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | Gaur da28 | 29 | 30 | 31 |
Irakaskuntza‑laguntza zerbitzua da. Bertan, UPV/EHUko Odontologiako ikasleek praktika klinikoak egiten dituzte beren irakasleek gainbegiratzen dituztela.
Lehenengo argitaratze data: 2025/03/31
Aste honetan Martín Everett Irakaslea, Montevideoko UDELAR Uruguaiko Errepublikako Unibertsitateko Medikuntza Fakultateko Nazioarteko Harremanetako arduraduna etorri da eta Fakultateko hainbat ikastegi ezagutzeko aukera izan du, Elena Sevillano Ikasleen eta Mugikortasunerako dekanordearekin eta Elena Diaz Ereño Komunikazioa, Euskara, eta Eleaniztasuneko dekanordearekin batera.
Gurutzetako Unibertsitate Ospitalera egindako bisitan, Luis Castaño irakasle eta koordinatzaileak harrera egin zien, eta Everett irakasleari ikerketako, asistentziako eta irakaskuntzako hainbat instalazio erakutsi zizkion. Hala, Biobizkaia –Biocruces ikerketa-institutua ezagutu ahal izan zuen, non bertako laborategi eta instalazioetan puntako ikerketa egiten den, hala nola 3Dko biomaterialen inprimaketa edo “martxa”ren errehabilitazio-zentroa, non exoeskeletoak eta errehabilitaziorako ekipamendu aurreratuak baitituzte. Ibilbide interesgarria egin zuten Pediatriako Larrialdietako Zerbitzuan, Santiago Mintegi doktoreak aurkeztuta, eta Medikuntza Fakultateko irakaskuntza-unitatean amaitu zuten, ikasgelategia eta ospitale birtuala bisitatuz, Fermín Arias teknikariaren laguntzarekin.
Ondoren, Basurtuko Irakaskuntza Unitatea (aldi baterako Ingeniaritza Eskolan) bisitatu zuten. Han dago “Adolfo Varona” Ospitale Birtuala. Bertan, Elisa Espina teknikariak modu praktikoan erakutsi zituen simulazio-eredu berriak. Bisita amaitzeko, Alberto Loizate irakasle doktorearekin, Basurtuko Irakaskuntza Unitateko koordinatzailea dena, eta Jesús Larrañaga Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko gerentearekin bildu ziren. Bere bulegoan, Everett irakasleari modu argi eta sintetikoan azaldu zizkion euskal osasun-sistema eta asistentzia-sare publikoa osatzen duten osasun-erakundeak (ESI), baita prestakuntzarekin duten lotura ere. Basurtuko Ospitale Zibil Santuaren historiaren zati bat ezagutzeko aukera ere izan zuten, baita Bilbo hiriaren idiosinkrasiaren parte ere.
Bisiten artean, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko egoitzan (Leioa) harrera programatu zen eta dekanotza taldeko kide batzuk ezagutzeko aukera izan zuen. Gainera, Kirurgia Saileko gaitasun kirurgikoen laborategiaren instalazioak bisitatu zituen Ignacio García-Alonso irakaslearen eskutik. Campusa, fakultate eta ikerketa eraikinak eta Arboretuma ezagutzeko ibilbidea egin ondoren, “Medikuntza eta Zientziaren Historiaren Euskal Museoa” bisitatu zuen Fernando Unda irakaslearen eta Begoña Madarietaren eskutik.
Martín Everett irakaslea datorren ikasturtean UDELAR zentroan egonaldi bat egiteko aukeratutako ikasleekin bildu zen, zalantzak argitzeko eta akordio akademikoak definitzen laguntzeko
Bisitaren inguruko iritziak ezagutzeko eta partekatzeko, Uruguaiko irakasleari elkarrizketa labur bat egin genion, podcast honetan eskuragarri dagoelarik.