UIPRE. Indarrean dagoen eskaintza

FOPU-UIPRE: Informazioa

2027ko urtarriletik ekainera

Garapen jasangarriaren 4. helburua: Kalitatezko hezkuntza

UIPRE programaren xedea EHUko irakasleei bere garapen profesionalean lagunduko dioten formazio ikastaroak eskaintzea da, i3 hezkuntza eredua ardatz hartuta.

 

Prozedura

  • Hartzaileak: EHUko IIP (I, II eta III tipokoak)

  • Izen ematea: Izena emateko epea 2027ko azaroaren 26an irekiko da, 10:00etan, eta irekita egongo da 2027ko abenduaren 11ra arte edo lekua bete arte.

  • Informazioa eta harremanetarako: sae-helaz.prestakuntza@ehu.eus

Kurtso bakoitzerako eskabidea bete behar da, LANGILEEN ATARIA n erakusten diren urratsak jarraituz ("nire lanpostua" izeneko atalean "prestakuntza-deialdi irekiak" sakatu). Irakasle bakoitzak gehienez ere, hiru ikastarotan eman ahal izango du izena.

 

FOPU-UIPRE prestakuntza-ikastaroen ziurtagiriak

SAE/HELAZetik, egindako prestakuntza-ikastaroei dagozkien ziurtagiriak ofizioz egingo dira eta parte-hartzaile bakoitzaren EHUko helbide elektronikora bidaliko dira.

Bidalketak ikasturtean zehar bi alditan egingo dira:

Lehen bidalketa: martxoan

Bigarren bidalketa: irailean

Hala ere, aurreko deialdietan egindako ikastaroren baten ziurtagiria behar duten pertsonek SAE/HELAZen honako postontziaren bidez eskatu ahal izango dute:

 https://www.ehu.eus/es/web/sae-helaz/kexak-eta-iradokizunak