Espediente lekualdatzeak 2024-2025: Procedimiento para la realización de la matricula

Espediente lekualdatzeak 2024-2025

Matrikula egiteko prozedura

Onartutako ikasleek posta elektroniko bat jasoko dute matrikula hitzorduarekin, irailaren 9tik 10era bitartean aurrez aurre egingo dena.

Fakultatearen web orrian matrikula formalizatzeko beharrezko dokumentazioa dago.

Hauek dira matrikula egiterakoan aurkeztu beharreko dokumentuak:

  • Argazkia, beharrezkoa ikasle txartela egiteko.
  • NAN / Nortasuna egiaztatzeko agiria.
  • Unibertsitatean sartzeko aukera eman dizuten probaren edo ikasketen fotokopia konpultsatua, CSVrekin egindako kopia, edo ziurtagiri akademiko pertsonalaren fotokopia eta originala. UPV/EHUko ikasleek ez dute agiririk aurkeztu behar.
  • Prezioak ordaintzetik salbuetsita egoteko edo prezioak murrizteko kasuetan (prezioei buruzko agindua), hori egiaztatzen duen agiria: 
    • Ohorezko matrikula batxilergoan
    • Familia ugaria
    • Ikaslearen desgaitasuna (>=% 33) edo zuzeneko senide batena (>=% 65)
    • Terrorismoaren biktimak eta senideak
    • Genero indarkeriaren biktimak eta 25 urte baino gutxiagoko semealabak
    • Nazioarteko babesaren eskatzaileak eta onuradunak eta aberrigabeak, errolda-ziurtagiria barne.
    • Erroldatze ziurtagiri kolektiboa interesatuak badu desgaitasun bat daukan zuzeneko senidea, genero indarkeriaren biktima baten seme edo alaba bada (25 urte baino gutxiagokoa), edota terrorismoaren biktima baten senidea.
  • Ikasleak espedientea lekuz aldatu beharko du unibertsitatean sartzeko proba UPV/EHUn egin ez badu, edota unibertsitateko beste ikasketa batzuetan matrikulatuta egon bada.
  • Datu ekonomiko eta estatistikoen orria (pdf, 218 Kb)