IDAZKARITZA: Gradu amaierako azterketak 2025

2025eko karrera amaierako azterketen deialdi berezia

Eskaerak: 2025eko uztailaren 15etik 18ra.
Eskaera aurkezteko era: korreo elektronikoz jefa-negociado.fme@ehu.eus helbidera

GRADUKO TITULAZIO OFIZIALETAKO IKASLEEN EBALUAZIORAKO ARAUTEGIA

II. KAPITULUA

10. artikulua.- Ikasketa amaierako deialdia

Ikastegi bakoitzak zehaztuko ditu ikasketa amaierako azterketei buruzko arauak, baina, gutxien dela, ondokoa ezarriko da ikasketa guztietarako:

  1. Lehenengo matrikulakoak ez diren irakasgaietan baino ezingo da ikasketa amaierako deialdirako eskaria egin. Salbuespen bakarra izango da Gradu Amaierako Lana.
  2. Ikasketa amaierako deialdirako eskaria egin ahal izango dute ikasketak amaitzeko gehienez ere 30 kreditu falta dutenek, ondorio hauetarako kontuan izan gabe Gradu Amaierako Lanari dagozkion kredituak.
  3. Azterketak matrikularen arabera irakasgai, talde eta deialdiaren ardura daukaten irakasleek egingo dizkiete eskatzaileei.
  4. Ikasketa amaierako azterketak ebaluatzeko erabiliko den sistema azken ebaluazioa izango da.

Aurreko deialdiak

2022ko karrera amaierako azterketen deialdi berezia

Eskaerak: 2022ko uztailaren 28tik abuztuaren 2ra.

GRADUKO TITULAZIO OFIZIALETAKO IKASLEEN EBALUAZIORAKO ARAUTEGIA

II. KAPITULUA

10. artikulua. Ikasketa amaierako deialdia

Ikastegi bakoitzak zehaztuko ditu ikasketa amaierako azterketei buruzko arauak, baina, gutxien dela, ondokoa ezarriko da ikasketa guztietarako:

  1. Lehenengo matrikulakoak ez diren irakasgaietan baino ezingo da ikasketa amaierako deialdirako eskaria egin. Salbuespen bakarra izango da Gradu Amaierako Lana.
  2. Ikasketa amaierako deialdirako eskaria egin ahal izango dute ikasketak amaitzeko gehienez ere 30 kreditu falta dutenek, ondorio hauetarako kontuan izan gabe Gradu Amaierako Lanari dagozkion kredituak.
  3. Azterketak matrikularen arabera irakasgai, talde eta deialdiaren ardura daukaten irakasleek egingo dizkiete eskatzaileei.
  4. Ikasketa amaierako azterketak ebaluatzeko erabiliko den sistema azken ebaluazioa izango da.

ERIZAINTZAKO GRADUA

Ikasketa amaierako deialdi honetan gainditu gabe izan eta laugarren mailako Practicum IV eta V deiturikoetan matrikulatu ahal izateko gainditzen dituztenek, bete beharreko baldintza dena (Patologia: Oinarrizko Zainketak, Farmakologia, Erizaintza Klinikoa I, Erizaintza Klinikoa II, Erizaintza Klinikoa III, Erizaintza Klinikoa IV, Bizi Zikloaren Erizaintza I, Bizi Zikloaren Erizaintza II, Erizaintzaren Oinarri Teorikoak, Harremanak eta Komunikazioa Zainketetan, eta Komunitate Erizaintza), matrikula irailaren 5etik 9ra alda dezakete practicum horietan sartzeko.