Matrikula 2025-2026
Medikuntzako Gradua
Oharra: 1. maila
Lehenengo mailako matrikula AURREZ AURRE aurkeztu behar da, ikasleari egokitu zaion gradua irakasten duen ikastegian
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
Ingelesezko irakasgaien matrikula egitea erabakitzen duten ikasleak 1. mailan ingelesez eskaintzen diren irakasgai guztietan matrikulatu beharko dira.
Ingelesezko irakasgaiak hartzen dituzten gaztelaniazko ikasleak 02 taldean egongo dira, eta euskarazkoak 31 taldean. Matrikula berrikustean akatsen bat ikusten bada automatikoki zuzenduko da, eta ikasleak sartuko dira esandakoaren arabera dagokien taldean.
Ingelesezko irakasgaien matrikula egin eta gero ezin da atzera egin: ezingo da matrikula aldatu, horrek eragina duelako matrikula beranduago egingo duten ikasleek izango dituzten aukeretan.
Ingelesez ematen diren irakasgaiak
| Lehen lauhilekoa | GAZTELANIA | EUSKARA |
|---|---|---|
| Zelulen Biologia | 25 plaza | 25 plaza |
| Bigarren lauhilekoa | GAZTELANIA | EUSKARA |
| Fisiologia | 25 plaza | 25 plaza |
| Biokimika Medikoa | 25 plaza | 25 plaza |
Aurrez aurreko matrikula egiteko ekarri behar den dokumentazioa:
- Argazkia (.jpg formatuan) ikasle txartela egiteko
- NAN / Nortasuna egiaztatzeko agiria (aurrealdea eta atzealdea)
- Unibertsitatean sartzeko aukera eman dizuten probaren edo ikasketen fotokopia konpultsatua, CSVrekin egindako kopia, edo Ziurtagiri Akademiko Pertsonalaren fotokopia eta originala (EHUko ikasleek ez dute agiririk aurkeztu behar)
- Prezioak ordaintzetik salbuetsita egoteko edo prezioak murrizteko kasuetan (prezioei buruzko agindua), hori egiaztatzen duen agiria:
- Ohorezko matrikula batxilergoan (Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ikasleentzat, Eusko Jaurlaritzak Ikasgunean eskuragarri duen ziurtagiria eskatuko da. EAEtik kanpoko ikasleentzat erkidego bakoitzeko gobernuak emandako ziurtagiria eskatuko da
- Familia ugaria
- Ikaslearen desgaitasuna (% 33koa edo handiagoa) edo zuzeneko senide batena (% 65 edo handiagoa)
- Terrorismoaren biktimak eta senideak
- Genero indarkeriaren biktimak eta 25 urte baino gutxiagoko semealabak
- Nazioarteko babesaren eskatzaileak eta onuradunak eta aberrigabeak, errolda-ziurtagiria barne
- Guraso bakarreko familia
- Bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren onuradunak
- Erroldatze ziurtagiri kolektiboa interesatuak badu desgaitasun bat daukan zuzeneko senidea, genero indarkeriaren biktima baten seme edo alaba bada (25 urte baino gutxiagokoa), edota terrorismoaren biktima baten senidea
- Euskal Autonomia Erkidegoan bizi bazara, aukera duzu UPV/EHUri baimena emateko familia ugariei edo ikaslearen desgaitasunari buruzko zure datuak kontsultatzeko. Matrikula egitean egoera hori egiaztatu ezin bada edo beste erkidego batean bizi bazara bakarrik aurkeztu beharko duzu dagokion dokumentazioa
- Datu ekonomiko eta estatistikoen orria (PDF, 357 Kb)
- Ordainketa helbideratzeko inprimakia (PDF, 180 Kb)
- Ikasleak espedientea lekuz aldatu beharko du Unibertsitatean Sartzeko Proba EHUn egin ez badu, edota unibertsitateko beste ikasketa batzuetan matrikulatuta egon bada.