Erasmus+ Bisitarientzako irakaskuntza (STA) eta prestakuntza-mugikortasunak (STT)

Erasmus+ Bisitarientzako irakaskuntza (STA) eta prestakuntzaren (STT) mugikortasunak

Orrialde honetan zure bisita antolatzen lagunduko dizun informazioa aurkituko duzu, urratsez urrats.

Oro har, EHUk ez du Erasmus+ programako langile bisitarientzako mugikortasunak antolatzeko bitartekaritza-zerbitzu zentralizaturik eskaintzen. Irakaskuntza eta pretakuntza mugikortasunak zuzenean antolatu behar dira harrera egindo duen sail edo zerbitzuarekin. Salbuespenak egon daitezke ekimen edo aliantza jakin natzuetan, hala nola ENLIGHTen. ENLIGHT aliantzako erakunde bateko kidea bazara, jarri harremanetan helbide honen bidez: enlight@ehu.eus. Era berean, ENLIGHTen Staff Week jardueren inguruko informazioa kontsulta dezakezu bere webgunean.

Garrantzitsua: EHUn Erasmus+ irakaskuntza edo prestakuntza mugikortasun batean parte hartu nahi duten nazioarteko langileek Erasmus+ programako finantzaketa eskatu behar dute beren jatorrizko erakundearen bidez. Eskaera-prozedurak, parte hartzeko baldintzak eta aurkeztu neharreko dokumentazioa desberdinak izan daitezke erajunde batetik bestera. Horregatik, zure eskaera prestatzen hasi aurretik, gomendatzen dizugu zure univertsitateko erasmus+ koordinatzailearekind edo Nazioarteko Harremanen Bulegoarekin harremanetan jartzea, aplikagarriak diren prozedurei eta epeei buruzko informazioan jasotzeko. 

1. urratsa. Jarri harremanetan harrera-sailarekin

Mesedez, berrikusi EHUren orria eta harrera egingo dizun pertsona bat edo intereseko arlo bat identifikatu ondoren, jarri zuzenean harremanetan dagokion pertsona, sail edo zerbitzuarekin, zure mugikortasuna hartzeko prest egongo liratekeen jakiteko. Hemen aurki dezakezu EHUko ikastegien eta sailen zerrenda.

Bidaliko duzun mezu elektronikoak honako informazio hau jaso beharko du:

  • Zure aurkezpen pertsonal labur bat.
  • Zure jatorrizko erakundea.
  • Zure espezializazio-eremua.
  • Bisitaren helburua.
  • Aurreikusitako datak.
  • Erasmus+ langileen mugikortasun programaren eta parte hartu nahi duzun finantzaketa-deialdiaren edo programaren erreferentzia.

Kontuan izan EHUko langileek eskaera ugari jaso ditzaketela. Informazio argia eta zehatza emateak zure proposamena ebaluatzea erraztuko du, eta erantzuna epe egokian jasotzeko aukerak handituko ditu.

Sail, unitate edo zerbitzu bakoitzak modu independentean erabakitzen du bisita bat hartzeko aukera duen ala ez.

Zure eskaera onartzen bada, harrera egingo duen sailaren edo zerbitzuaren ardura izango da:

  • Mugikortasun-programa adostea.
  • Bisitaren egutegia koordinatzea.
  • Gonbidapen-gutuna egitea, beharrezkoa denean.

2. urratsa. Gonbidapen-gutuna eta/edo zure mugirkontasun akordioa

EHUko sail, unitate edo zerbitzu batek zure irakaskuntza edo prestakuntza-mugikortasunak hartzea onartu ondoren, gonbidapen-gutuna edo onarpen-gutuna eman ahal izango du, beharrezkoa bada, eta/bata zure mugikortasun-akordioa sinatzeko izapideetan ere.

Dokumentu hori jatorrizko erakundeak eskatzen du askotan Erasmus+ finantzaketa-eskaeraren prozesuaren barruan.

Gonbidapen-gutunak harrera-unitateak bakarrik ematen ditu.

3. urratsa. Erasmus+ dokumentazioa eta dokumentuak sinatzeko prozedura

Langileen irakaskuntza edo prestakuntza-helburuko mugikortasunarekin lotutako Erasmus+ dokumentu guztiak EHUn harrera egingo duen arduradunak sinatu beharko ditu.

-Informazio gehiago-

Dena den, zure irakaskuntza edo prestakuntza mugikortasunerako harrera-unitate batekin harremanetan jartzeko arazorik izango bazenu, edo zure bisita bereziki Nazioarteko Harremanen Bulegoarekin (NHB) biltzera bideratuta badago, eskertuko genizuke ondoko galdetegia betetzea. Horrela, zure bisitaren helburuei buruzko informazio gehiago eskuratu eta dagokion pertsona edo unitate egokienarekin harremanetan jartzen lagundu ahal izango dizugu.