OLATZ PAMPLIEGA ORMAETXEA
- Posta elektronikoa
- olatz.pampliega@ehu.eus

Biologian lizentziatua Bartzelonako Unibertsitate Autonomotik (lerroa Osasun Biologia, 2002), Olatz Pampliega UPV/EHU-ko Neurozientzia departamentuan doktoratu zen María Domercq eta Carlos Matute doktoreen zuzendaritzapean. Bere hezkuntza postdoktorala Ana María Cuervo doktorearen laborategian egin zuen, Albert Einstein College of Medicine zentruan (NY, USA; 2010-2014). Ondoren, Bordeleko unibertsitateko Neuroendekapen Gaixotasunen Institutoan (IMN) lan egin zuen (2015-2018). 2018-tik Achucarro Basque Center for Neuroscience eta UPV/EHU-ko Neurozientzia Departamentuko Ikerlari Nagusi Gaztea da, “Ramón y Cajal” programaren babespean (MICIU).
Olatz Pampliega doktoreak neurona eta astrozitoetan zilio primarioaren bitarteko autofagia aztertzen du testuinguru patologikoetan, hala nola gehiegizko beta amiloidea. Bi proiektu konpetitiboetan ikerlari nagusia izan da eta bere ikerketa independientea hasteko dirulaguntzak jaso ditu IBRO eta IdEx Bordeaux-ren eskutik. Era berean, Estatuko Ikerketa Agentziako (AEI) eta Europako Komisioko ebaluazio taldeetan parte hartzen du, hainbat ikerketa aldizkarien aztertzailea izateaz gain.