Eduki publikatzailea

Giza Eskubideak eta Sorkuntza Artistikoa deialdiaren XIV edizioa

Lehenengo argitaratze data: 2026/02/25

Giza Eskubideak eta Sorkuntza Artistikoaren lehiaketaren kartela

Gasteizko Udalaren Garapenerako Lankidetza Zerbitzuak eta Montehermoso Kulturuneak Giza Eskubideak eta Sorkuntza Artistikoa deialdiaren XIV edizioa abian jarri dute.

Gasteizko Udalak munduan giza eskubideen egoera modu kritikoan aztertzen duen arte garaikideko erakusketa-proiektu bat hautatuko du. Hautaketak hiriko kolektiboei eta erakundeei lotutako Hegoaldeko herrialdeetako egoera islatzen duten proiektuak lehenetsiko ditu.

Erakusketa Montehermoso Kulturunean aurkeztuko da, Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna dela eta.

Proposamenak aurkezteko epea: 2026ko apirilak 30