Jardunaldiak eta ekitaldiak (2026/2027)
Kolonbiari buruzko III. Nazioarteko Mintegia
Operaciones Extrajudiciales, Universidad, Conflicto y Paz. A 10 años del Acuerdo de Paz de Colombia
- Data: 2026ko azaroaren 13a
- Lekua: Bizkaia Aretoa (EHU). Baroja Aretoa
Aurkezpena
III. Nazioarteko Mintegia Kolonbia hausnarketa, analisi eta eztabaida kritikorako gune gisa planteatzen da, Bake Akordioa sinatu zenetik hamar urte igaro diren honetan Kolonbiako egungo egoerari buruz. Testuinguru politiko eta instituzional berri honetan, mintegiak unibertsitatetik, sindikatu- eta gizarte-erakundeetatik eta giza eskubideen defentsan diharduten kolektiboetatik eztabaida demokratikoari ekarpena egin nahi dio, bakeak, askatasun demokratikoek, pentsamendu kritikoak eta giza eskubideek dituzten arrisku eta erronkei arreta berezia eskainiz.
Testuinguru horretan, mintegiak Abelardo de la Espriella-ren Gobernuaren lehen 100 egunen balantzea egingo du, haren politika eta erabaki nagusiak aztertuz, bai eta horiek bakean, giza eskubideetan, askatasun demokratikoetan eta gizarte- eta lan-eskubideetan izan ditzaketen ondorioak ere.
Mintegiak abiapuntu gisa hartzen du bakea dela Kolonbiako barne-gatazka historikoa konpontzeko bidea, eta bakea sendotzeko beharrezkoa dela gatazkaren jatorrian eta garapenean eragina izan duten egiturazko arrazoiei heltzea: nekazaritza-auzia eta lurraren eskuragarritasuna eta banaketa, lurralde-arazoak eta lurraldeen arteko desberdintasunak, desberdintasun sozial sakona, eta Estatuak lurralde osoan izan duen presentziari eta eginkizunari lotutako zailtasun historikoak.
Helburua
Kolonbian bake egonkor eta iraunkorra eraikitzen eta sendotzen laguntzea, Bake Akordioaren ezarpena eta sakontzea bultzatuz, eta gatazka elikatu duten arrazoiei aurre egiteko eta gizarte justuago, demokratikoago eta berdinzaleago baterantz aurrera egiteko beharrezkoak diren baldintza sozial, politiko eta instituzionalak indartuz.
Era berean, giza eskubideen, justiziaren, memoriaren, hezkuntzaren eta lan-eskubideen bermeak sendotu nahi dira, baita Kolonbiaren eta Euskal Herriaren arteko elkartasun- eta lankidetza-sareak ere.
Programa
- 1. mahaia: Operaciones extrajudiciales
- 2. mahaia: Universidades Bajo S.O.S.pecha: represión estatal a estudiantes, profesorado y sindicalistas
- 3. mahaia: Arte, memoria y resistencia: narrativas para la paz
- 4. mahaia: ¿Qué queda de la paz? Balance del Acuerdo y primeros 100 días del Gobierno de Abelardo de la Espriella
Izena ematea: Formularioa
Garapenerako Estrategia Positiboen XV. Jardunaldiak
Bilboko Udalak eta eLankidetza – Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziak Garapenerako Estrategia Positiboen XV. Jardunaldietara gonbidatu nahi zaituztegu. Jardunaldiak 2026ko urriaren 5ean eta 6an izango dira, Bizkaia Aretoan (Avda. Abandoibarra 3, Bilbao).
Aurtengo edizioan, jardunaldiek arreta jarriko dute mundu mailan autoritarismoen gorakadari eta emakumeen zein disidentzien eskubideen aurkako mehatxu gero eta handiagoei aurre egiteko estrategia feministetan.
Izena emateko epea dagoeneko irekita dago eta hemen egin dezakezue irailaren 28ra arte.
PUEBLO SAHARAUI: Historia, exilio, resistencia y cooperación humanitaria.
- Data: 2026ko irailaren 30a
- Lekua: Bilboko Hezkuntza Fakultatea. - Bizkaiko Campusa
- Gela: 3S01L
- Ordua: 10:45-11:45
"Unibertsitate kritiko eta eraldatzailea" topaketa
2026ko irailaren 18an Zubiria Etxean (Sarriko, Bilbo) “ Unibertsitate kritikoa eta eraldatzailea. Behar dugun Unibertsitatea pentsatu, eztabaidatu eta eraiki” lurralde topaketa ospatuko dugu.
Elkarrizketen, mahai-inguruen eta lan kolektiborako espazioen bidez, Unibertsitateak erabat demokratikoak, jasangarriak, feministak eta dekolonialak diren gizarteak eraikitzeko duen ezinbesteko zereginari buruz hausnartuko dugu.
eLankidetza - Lankidetza eta Elkartasunerako Euskal Agentziak finantziatutako topaketa hau Hegoak sustatzen du, hainbat gizarte-erakundeekin, GGKEekin eta GGKEen koordinakundeekin elkarlanean. Horrez gain, Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzaren VI. Kongresurako eraikuntza kolektiboko prozesuaren parte da. Kongresua 2027ko azaroaren 25ean, 26an eta 27an izango da Gasteizen. ATZERAKO KONTAKETA HASI DA!
Parte-hartzea doakoa da, baina lekuak mugatuak dira. Zuen zain izango gara!
- Eman izena hemen: https://forms.gle/33DThsDPVzhypXb7A
- Informazio gehiago nahi baduzu, idatz iezaguzu: maider_elortegui001@ehu.eus