Erabakia, Euskal Herriko Unibertsitateko Ikasleen eta Konpromiso Sozialerako Errektoreordetzaren 2026ko ekainaren 29koa, garapenerako lankidetzaren inguruko unibertsitate-praktikak, gradu amaierako lanak eta master amaierako lanak egiteko diru-laguntzetarako deialdia egiteko dena
IKASKOOP DEIALDIA (2026-27)
Esleipena hiru aldietan egingo da, eskaerak aurkezteko epeak baldintzatzen dutenak.
-
Lehen esleipena. Eskaerak aurkezteko epea zabalik egongo da 2026ko ekainaren 29tik irailaren 8ra bitartean (biak barne). Lehendabiziko adjudikazio honetan, gehienez 14 diru-laguntza emanen dira 2026 urtean zehar praktikak, GrAL edo MAL egingo duten ikasleei (2026/27 ikasturtearen barruan).
-
Bigarren esleipena. Eskaerak aurkezteko epea zabalik egongo da 2026ko irailaren 9tik abenduaren 2ra arte (biak barne). Bigarren adjudikazio honetan, gehienez 24 diru-laguntza emanen dira 2027 urtean zehar praktikak, GrAL edo MAL egingo duten ikasleei (2026/27 ikasturtearen barruan).
-
Hirugarren esleipena. Eskaerak aurkezteko zabalik egongo da 2026ko abenduaren 3tik 2027ko ekainaren 1era arte (biak barne). Adjudikazio honetan, gehienez 10 diru-laguntza, gehi aurreko esleipenetan esleitu ez diren laguntzak, emanen dira 2027 urtean zehar praktikak, GrAL edo MAL edo GrAL egingo duten ikasleei (2026/27 ikasturtearen barruan).
Eskaria egoitzatik nola egin jakiteko, bideo hau ikus dezakezu, lagungarria izango da.