Aurkezpena

Ongi etorri Oinarrizko Psikologia eta haien Garapena Sailaren webgunera.

Sail honek Euskal Herriko Unibertsitatearen Donostiako (Gipuzkoa) Psikologia Fakultatean du egoitza. Honako hiru jakintza arlo hauetaz arduratzen da: Oinarrizko Psikologia (Psikologiaren historia eta gizakiaren prozesu kognitibo eta emozionalak aztertzen dira), Psikobiologia (giza portaeraren oinarri biologiko eta neurologikoak ikertzen dira) eta Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia (gizakien garapena eta jaiotzatik heriotzara arteko testuinguruak aztertzen dira).

Prozesu kognitiboen eta emozionalen, beren oinarri biologikoen, genesiaren eta horien eboluzioaren irakaskuntzan eta ikerkuntzan dihardugun irakasle eta bekadunek osatzen dugu saila.

Gurekin harremanetan jartzeko eta gu hobeto ezagutzeko, hainbat link dituzu erabilgarri.

Ongi etorri, berriro ere.

Zuzendaria:
Joxean Iraola Baquedano