Beste ikasketa batzuk - PRACTICUMA

PSIKOLOGIAKO OINARRIZKO IKERKETEN PRACTICUMA

 

KOORDINATZAILEA:

José Ramón Sánchez  Tfno: 934015729   joseramon.sanchez@ehu.es


HELBURU OROKORRAK


Psikologiako Oinarrizko Ikerketen Practicumaren helburu nagusia ikasleek ikerketaren bidez ikertzen ikastea da; hau da, ikerketa bateko hainbat etapatan garatutako esperientzia praktikoaren bidez ikertzen ikastea. Ikasleak Saileko ikerketa taldeen dinamikan sartzean datza, pixkanaka, garatzen ari diren ikerketeta-lanetan parte har dezaten. Lan horiek, besteak beste, ikertu beharreko gaiari buruzko informazioa bilatzea, zientzia-lanak irakurtzea eta datuak jasotzea dira. Psikologiako Oinarrizko Ikerketen Practicuma hainbat modulu edo azpi-practicumetan garatzen da, Oinarrizko Psikologia Prozesuak eta haien Garapena saileko irakasleen gidaritzapean. Ikasleak irakasle horietako bat aukeratu beharko du. Azpi-practicum nagusiak honako hauek dira, nahiz eta guztiak urtero eskaintzen ez diren.

 


OINARRIZKO IKERKETA PRACTICUMAREN AZPI-PRACTICUMAK

 

  • Aprendizaje por simple exposición a los estímulos.

Irakaslea: Gumersinda Alonso.
Tfno: 943015740
g.alonso@ehu.es
www.ehu.eus/ppb/sindi-alonso
Azpi-practicum honen helburua estimuluen eragin sinplearen bidez ikaskuntzan eragiten duten oinarrizko mekanismo eta prozesu psikologiko elkarkor eta ez-elkarkorren ezagutzan sakontzea da. Prozesu ez-elkarkorrek (esaterako, estimuluen konparazio-prozesua edo arreta-aldaketa prozesuak) eta elkarkorrek (esaterako, estimuluen elementu bereizgarrien arteko konexio inhibitzaileko mekanismoak, edo estimuluen elementu komunen mekanismo inhibitzaile sorrak) esperimentalki duten eginkizuna egiaztatu nahi da.

 

  • Estimuluen eragin sinplearen bidezko ikaskuntza.

Profesor: José María Gondra.
Tfno: 943015695
josemaria.gondra@ehu.es
Azpi-practicum honen helburua itxuraz oso desberdinak diruditen bi teorien (konduktismoa eta psikoanalisia) bateragarritasun-puntuak ikertzea da. Gaian barneratzen hasteko mintegi batekin hasiko da. Bertan, psikoanalisiari buruzko testuinguru eta idazlan konduktista nagusiak aztertuko dira, eta enfasi berezia egingo da bi teoriak integratzeko saialdietan. Azpi-practicumaren bigarren partean, ikasle bakoitzak ikerketa-lan txiki bat egingo du. Gaia berak aukeratuko du, mintegian landutako gaien artean. Egindako lanen bateratzearekin amaituko da.

 

  • Konduktismoa eta Psikoanalisia.

Irakaslea: Malen Migueles.
Tfno: 943015697
malen.migueles@ehu.es
Azkeneko urteetan memoria faltsuak aztertzeko eta ulertzeko interesa hautematen da. Memoria faltsuak sortzea zera da, sekula gertatu ez diren gertaerez oroitzea, edo horiek benetan gertatu diren bezala ez oroitzea. Azpi-practicum honek helburu bikoitza du: memoria faltsuak aztertzeko erabiltzen diren prozedura esperimentalak ezagutzea eta gaiari buruzko ikerketa osotu bat garatzea, izaera aplikatuko arazo bati irtenbidea aurkitzeko. Horretarako, ikasleak ikerketa bat garatzeko eginkizun guztietan nahasi beharko da (literaturaren azterketa, ikerketaren diseinua, materialaren aukeraketa, datuen analisia eta azken txostena). Baldintzak: dokumentuak ingelesez irakurri ahal izatea. Gehienez: 2 ikasle..

 

  • Emoziozko adimena eta Psikologia Transpertsonala.

Irakaslea: Patxi Sansinenea.
Tfno: 943015718
patxi.sansinenea@ehu.es
Emozioetako azpi-practicuma: emoziozko adimena (euskara). Ikaslea emoziozko adimenaren  ikerketan sartuko da beste aldaera batzuei, nortasunari, harremanari eta abarri dagokionez.
Transpertsonalari buruzko azpi-practicuma: eneagrama (euskara/gaztelania). Eneagramaren ezagutzan sakondu eta berezitasun psikopatologikoekin duen harremana ikertuko da.

 

  • Gatazken Ebazpena

Irakaslea: Ramón Alzate
Tfno: 943018331
ramon.alzate@ehu.es
Ikaslea Gatazkak Konpontzearen gaineko teknikak, prozedurak eta aplikazioak ezagutuko ditu. Horien artean, gatazkak konpontzeko aholkularitza, kateko bitartekaritza, erraztea, etab. ezagutuko ditu. Era berean, gatazken ebazpenerako landu beharreko gaitasunen berri izango du, hau da: kontzientzia-hartzeko gaitasuna, arazoak bideratzeko gaitasuna eta bitartekaritzarako gaitasuna. Horrez gain, hainbat jarduera-esparru landuko dira: eskola, komunitatea, penala, familiartekoa eta beste hainbat jarduera alor. Azkenik, aurretik aipatutako alorren batekin esperientzia zuzena izatea izango da helburua.

 

  • Psikologia eta generoa

Irakasleak:
Manu Sanchez de Miguel 
Tfno: 943015699
manu.sanchez@ehu.es
Aitor Aritzeta
Tfno: 943018332
aitor aritzeta@ehu.es
Ikasleak honako nortasun eredu hauetan sakondu ahal izango du: generoaren rola, erakundeetan pertsonen kudeaketa eta garapena eta taldeko lanaren jarduera eraginkorra. Aurrekoen antzera, gizonezkoen estereotipokoak diren testuinguruetan emakume aitzindarien jarrera berritzaileetan trebatuko da. Metodologikoki, ikerketarako teknika eta tresna kuantitatiboekin (SPSS, HML) eta kualitatiboekin (EVOC, SPAD) harremanetan jarriko da.

 

  • Drogen kontsumoari dagozkion arriskuen murriztapena: aurrea hartze selektiboko programak.

Irakaslea: Patricia Insúa
Tfno: 943015735
patricia.insua@ehu.es 
Azpi-practicum honen helburua ikaslea drogen kontsumoari aurrea hartzeko hautatze-programetan trebatzea da. Drogen kontsumoaren errealitatea aldakorra da, eta profesionalari etengabeko prestakuntza edukitzea eskatzen zaio, hainbat erabiltzaile-talderentzako programa espezifikoak martxan jarri ahal izateko. Aurrea hartzearen gainean egin den ikerketan hainbat "ahultasun" faktore identifikatu dira. Faktore horiek talde jakinetan agertzen dira, drogen erabilera eredu problematikoetaranzko iragaite arriskuarekin lotuta. Aurrea hartze unibertsaleko eduki eta mezuak berengana iritsi ahala (biztanleria gazteari zuzendua), aurrea hartze selektiboa talde hauetara mugatzen da. Helburua drogen kontsumoarekin lotutako arriskuak gutxitzea eta tratamenduaren beharra azaldu aurretik gizarte-bazterketarako pausoa eta mendekotasuna sortzen dituen jarrera horren larriagotzea ekiditea da. Azpi-practicum honetan, ikasleak modu honetako programen diseinu, parte-hartze eta ebaluazioan sakon dezake. Gehienez: 2 ikasle.

 

  • Gizarte-estresa animaliengan: inplikazio neurokimikoak eta immunitarioak.

Irakasleak:
Arantza Azpiroz 
Tfno: 943018336 
a.azpiroz@ehu.es
Larraitz Garmendia
Tfno: 943015725 
l.garmendia@ehu.es
Amaia Arregui 
Tfno: 943015726  
amaia.arregui@ehu.es
Azpi-practicum hau gaur egun psikobiologiaren arloan garatzen ari diren ikerketa-ildoaren barruan sartzen da. Hainbat mintegi teorikoren bidez, gizarte-estresa duten animalia-ereduen ezaugarriak, portaera bortitzaren oinarri neurokimikoak, eta nerbio-sistemaren eta sistema immunitarioen arteko harremanak aztertuko dira. Zati teorikoaren ebaluazioa ikasle bakoitzak aurkezturiko ikerketa-egitasmo baten bidez egingo da. Esperimentatzeko zatiari dagokionez, ikasleak esperimentazio-lan bat egin beharko du psikobiologia saileko ikerketa-taldea une horretan egiten ari den saiakuntzaren testuinguruan. Lanaren emaitzak ebaluatu eta interpretatuko dira, eta ondoren, ikasleak horren defentsa egin beharko du.

 

  •  Eskola-adineko haurren portaera oldarkorrarekiko hurbilketa bio-psiko-soziala..

Irakaslea:
José Ramón Sánchez  Tfno: 943015729 
joseramon.sanchez@ehu.es
Azpi-practicum honen helburua erasoa ikuspuntu bio-psiko-sozial batetik lantzen duen ikerketa-ildoan ikasleak barneratzea eta horien prestakuntzan modu aktiboan parte hartzea, nola alde teorikoan, hala praktikoan. Portaera oldarkorraren eta menderatzeko estrategien konfigurazioan, aldagai biologikoen (batik bat parametro endokrinoak, esaterako, testosterona, androstenediona, etab.), izaera psikologikoa duten aldagaien (enpatia, oldarkortasuna, beldurra, etab.) eta gizarte-testuinguruari buruzko aldagaien (hezkuntza-estiloak, familia-ekologia, etab.) elkarreragina aztertzean datza. Interes berezia jartzen da maila honetako sexu-desberdintasunetan.