Arlo Teknikoaren funtzioak

Arlo Teknikoak honako eginkizun hauek izango ditu:

  • EHUko zentroen arriskuak ebaluatuko ditu.
  • Medikuntzako osagairik ez duen prebentzio-jardueraren plangintza egingo du, egokitzat jotzen dituen programak eta planak eginez.
  • Istripuak eta gorabeherak aztertuko ditu, kausak ezagutzeko eta ezabatzeko.
  • Egokitzat jotzen dituen ikuskaritzak egingo ditu.
  • Estatistikak egingo ditu, industria-segurtasuna eta higiene arloetan.
  • Ekintza zuzentzaileak proposatuko ditu.
  • Larrialdi-planak diseinatu eta koordinatuko ditu.
  • Bere espezializazio arloari dagozkion gaietan trebatzeko proposamenak egingo ditu.
  • Ikuskaritza teknikoak eta kudeaketari buruzkoak egingo ditu. Halaber, obra berrien, segurtasun-arauen, lan-jardueren eta prozeduren gaineko kontrolaz arduratuko da.
  • Unean uneko araudiaren arabera, eskatzen zaizkion eginkizunak egingo ditu.

Arlo Teknikoko langileek dagozkion prebentzio-eginkizunak egingo dituzte lan-segurtasun eta industria-higiene arloetan. Diziplina horietan lanak egiteko azpikontratuak egin ahal izango dira noiz edo noiz, behar bezala baimendutako eta egiaztatutako zentroekin.