Aurkezpena

Ongi etorri UPV/EHUko Prebentzio Zerbitzuaren web orrira.

Euskal Herriko Unibertsitatearen lehentasunezko helburuetako bat da UPV/EHUko langile, ikasle eta erabiltzaile guztien segurtasuna eta osasuna bermatzea.

UPV/EHUko Prebentzio Zerbitzuari dagokio prebentziorako jarduerak antolatzea unibertsitateko kideen segurtasunaren eta osasunaren babes egokia lortze aldera. Horretarako, aholkatu eta artatu egin behar ditu administrazioa, langileak, horien ordezkariak eta campuseko eta campusarteko laneko segurtasun eta osasun batzordeak.

Web orri hau tresna bat dugu UPV/EHUko Prebentzio Zerbitzuak egiten duen lanaren berri emateko. Gure nahia da hobetzen joatea eta, beraz, iradokizun eta galderarik baduzu, bidali, mesedez, ondoko posta elektronikora, eta ahalik eta arinen erantzuten ahaleginduko gara: cesar.saiz@ehu.es

Cesar Saiz Martinez
Prebentzio Zerbitzuaren burua