Nola eskatu

Langileen Atariak AZPren prestakuntzaren gaineko kudeaketa egiteko aukera eskaintzen du, eta hainbat funtzionalitate ditu, bai erabiltzaileen atarian, zein arduradunen atarian.

Langileen ataria

Erabiltzaileen atarian, "nire lanpostuan" atalean, honako aukerak eskaintzen ditu:

  • Prestakuntza Katalogoa: Hemendik prest dauden ikastaroen zerrenda kontsulta dezakezu. 
  • Prestakuntza-deialdi irekiak: Hemendik prest dagoen prestakuntza kontsultatu dezakezu eta nahi dituzun ikastaroetarako eskaera egin dezakezu. 
  • Prestakuntza-eskaeren egoera: bertan eskatutako ikastaroak eta eskaeren egoera kontsulta daiteke, eta baita prestakuntzarako kreditua ere ikusi. 
  • Ikastaroen ebaluazioa: egindako ikastaroak ebaluatu daitezke bertan: bai ikastaroaren beraren gogobetetasun-inkestaren bidez, baita ikastaroak lanpostuan izan duen eraginkortasunaren gainean ere.
  • Egindako ikastaroen zerrenda: egindako ikastaroen zerrenda, aprobetxamendua, asistentzia eta ziurtagiri-mota kontsulta daiteke

Arduradunaren ataria

Arduradunaren atarian, arduradunek bere kargu dauden langileen prestakuntzaren jarraipena eta kudeaketa egin dezakete, "Lanpostuak" izeneko atalean. Honako aukerak dituzte:

  • Prestakuntza eskaeren balidazioa: arduradunaren kargu dauden langileen formakuntza-eskariak balidatu daitezke. 
  • Prestakuntza-eskaeren kontsulta: arduradun baten kargu dauden langileen eskaeren gainean egindako balidazioa kontsultatu dezake. 
  • Egiteko dauden ikastaroen kontsulta: arduradun baten kargu dauden langileek aurki egiteko dituzten ikastaroen kontsulta, egitear eta bukatu gabe dauden ikastaroak ikusi ahal izango dira. 
  • Egindako ikastaroen kontsulta: arduradun baten kargu dauden langileek egindako ikastaroen kontsulta.

Langileen Ataria hobetzen jarraituko dugu, ahal den eta zerbitzurik onena presta dezan. Lerro horretan jarraitzeko edozein iradokizun izango bazenu, ongi-etorria izango da.

Prestakuntza ikastaroetarako sarbidea zein eskaera Langileen Atarian egin behar dira.