INFORMACION_CAPSULA_FORMACION_EXTRAORDINARIA

Ezohiko prestakuntza

Planean agertzen den moduan, ezohiko ekintzak dira administrazio-unitateen eskariz eskaintzen direnak (zerbitzu, ikastegi eta sailen eskariz), unean uneko premiei erantzuteko. Era honetako ekintzak administrazio-unitate baten arduradunak eskatu behar ditu, Gerentziak eskatutako azalpen-txostenaren bidez. Ekintza horien berri behar adinako aurrerapenaz emango zaio Prestakuntza, Hobekuntza eta Birziklapenerako Batzordeari.

Era berean, ezohiko ekintzak eskatu ahal izango dituzte erakundeko kide anitzeko organoen arduradunek, Gerentziari igorritako eskari bidez, esleituta dituzten funtzioari loturiko edo atxikitako prestakuntza-ekintzetarako. Ekintza horien berri behar adinako aurrerapenaz emango zaio Prestakuntza, Hobekuntza eta Birziklapenerako Batzordeari.

Administrazio eta zerbitzuetako langileek zuzenean eskatu ahal izango dizkiote Gerentziari beren lanposturako beharrezko irizten dieten prestakuntza-ekintzak, azalpen-txosten baten bidez. Halakoetan, Gerentziak dagokion unitatearen baimena eskatuko du, txosten idatzi baten bidez. Dagokion unitateak justifikatu egin beharko du proposatutako prestakuntza-eskaintzaren beharra; ezezkoa emanez gero, uko egiteko arrazoiak ere eman beharko dizkio eskatzaileari. Halakoetan, Araudian zehaztutakoari jarraituko zaio.

Eskariak noiznahi aurkeztu ahal izango dira, baina behar adinako aurrerapenaz egin behar dira, Gerentziak prestakuntza-ekintza antolatzeko astia izan dezan edo, kanpo-prestakuntzako ekintza bada, eskaria aztertu eta ebazteko astia izan dezan.

Era honetako prestakuntza-ekintzak Gerentziak bideratuko ditu, antolaketa- eta aurrekontu-baliabideen arabera, eta, hala badagokio, beste unibertsitate batzuekin lankidetzan, baldin eta planifikatutako eskaintzan antzeko ikastarorik ageri ez bada edo halakorik eskaintzea aurreikusita ez badago.

Lehentasuna emango zaie nahitaezko edo beharrezko jotzen diren ekintzei, bereziki, eskatutako prestakuntzarik gabe ezinezkoa balitz lanpostuari atxikitako eginkizunak betetzea, arautegian, antolaketan edo teknologian izandako aldaketak direla-eta.