OHIKO_GALDERAK_AZP_PRESTAKUNTZA

Ohiko galderak

Zer da ordu-kreditua?

AZPren II. Prestakuntza Plan Nagusian Prestakuntza, Hobekuntza eta Birziklapenerako Batzordeak ordu-kreditua ezarriko zuela aurreikusten zuen. Plana garatzen duen Araudian honakoa ezarri da: "Langile bakoitzak 80 orduko kreditua izango du, administrazio eta zerbitzuetako langileen prestakuntzarako ekintzetan erabiltzeko, lau urteko epean, hau da, II. Plana indarrean den bitartean. Hala ere, ordu kopuru horri prestakuntza-ibilbide bat osatzeko edo lortzeko azken ikastaroa egiteko behar adina ordu gehitu ahal izango zaizkio".

Gaur egun, Prestakuntza Planaren luzapenarekin, urtean 20 ordu kargatzen dira borondatezko ikastaroetarako.

Beharrezkoak edo nahitaezkoak diren prestakuntza-ekintzetan, "hauetan ez da prestakuntzarako ordu-krediturik gastatuko".

Zer da borondatezko izaera duen prestakuntza?

Borondatezko prestakuntza honakoa da: "Lanpostuari dagozkion edo langilearen sustapenera edo administrazio- eta lanbide-karrerara bideratutako ezagutzak eguneratzeko eta hobetzeko gomendagarriak diren ekintzak".

Halakoetan ekintzetan parte hartzen dutenei dagozkion ordu-kreditua kenduko zaie.

Zer da beharrezko/nahitaezko izaera duen prestakuntza?

Beharrezkoa edo nahitaezko prestakuntza honakoa da: "Lanpostua betetzeko ezinbestekotzat jotzen diren ekintzak. Lan ordutegiaren barruan egingo dira. Zerbitzuetako beharrak eta langile bakoitzaren egoeraren berezitasunak errespetatzeko xedez, hainbat edizio antolatu ahal izango dira. Unibertsitateak nahitaezkotzat jo dezake prestakuntza, unitate jakin bateko langileek lanpostuari dagozkion eskumenei buruzko prestakuntza ekintza bat egitea garrantzitsua iruditzen bazaio, edozein formatu edo modalitate izanda ere, eta batez ere, araudiaren, prozeduren edo berrikuntza teknologikoen aldaketaren ondoriozkoak direnak".

Kasu honetan, parte hartzaileek ez dute prestakuntzarako ordu-krediturik gastatuko.

UPV/EHUko planifikatutako prestakuntza-ekintzen katalogoan egongo ez balitz, eskatzerik al dago prestakuntza-ekintza baten antolaketa edo sarbidea?

Bai horixe. Planak honako bi ekintza-mota aurreikusten ditu: planifikatutakoa eta ez ohikoa. "Ezohiko ekintzak dira administrazio unitate desberdinek nahiz administrazio eta zerbitzuetako langileek eskatuta antolatzen direnak. Behar puntualei erantzuten dieten ekintzak dira. 

Nola eskatzen dira ezohiko ekintzak?

Horrelako ekintzak unitate administratiboaren arduradunak eskatu behar ditu azalpen-txostenaren bidez. Txostena egiteko Langileen Ikasketa, Plangintza eta Prestakuntzako Kabineteak ezarritako ereduari jarraitu beharko dio. Behar besteko aurretiaz emango zaio ekintza hauen berri AZPkoen Prestakuntza, Hobekuntza eta Birziklapenerako Batzordeari.

Administrazio eta zerbitzuetako langileek zuzenean eskatu ahal izango diote Langileen Ikasketa, Plangintza eta Prestakuntzako Kabineteari haien lanerako beharrezkoa iruditzen zaien prestakuntza-ekintza, betiere azalpen-txostena aurkeztuz. Honelakoetan, Langileen Ikasketa, Plangintza eta Prestakuntzako Kabineteak baimena eskatuko dio kasuan kasuko unitateari txosten idatziaren bidez.

Eskariak urteko edozein garaitan aurkeztu ahal izango dira, baina behar besteko aurretiaz betiere, hartara Langileen Ikasketa, Plangintza eta Prestakuntzako Kabineteak prestakuntza antolatzeko denbora izan dezan, edo, kanpoan jaso beharrekoa bada, eskaria aztertu eta ebazteko denbora izan dezan.

On-line diren ikastaroen kasuan, lanpostukoa ez den ordenagailu batetik konekta naiteke?

Bai horixe.

On-line prestakuntza-ekintza ez-sinkronikoen kasuan, edozein ordutan konektatu naiteke?

Bai, plataforma zabalik dagoen bitartean, edozein ordutan sar daiteke ikastarora, zerbitzuaren beharrak (jendearentzako arreta-ordutegiak edo zerbitzuan ezarritako beste behar batzuk) errespetatzeko baldintzarekin.

Diru-laguntzak eska ditzaket lan orduz kanpo nire burua prestatzeko?

Bai horixe. Horretarako daude banakako laguntzak.

Bitarteko funtzionario batek edo finkoa ez den lan-kontratudun langile batek lan orduz kanpoko prestakuntzarako diru-laguntzak eska ditzake?

Banakako diru-laguntzen kasuan, baldin eta UPV/EHUn urte batez lan egin badute bai.

Ziurtagiririk luzatuko al da TEKAZELen Prestakuntza Plan Nagusiaren barruan eskainitako ikastaro baten ondoren?

Ez da ikastaro bakoitzaren ziurtagiri zehatzik emango. Baina prestakuntza kabinetearen bidez egindako prestakuntza guztia unibertsitatean erregistratu eta ziurtatuko da.

Ziurtagiriak bertaratze-kalifikazioa izango du prestakuntza-jardueran irakasleek ebaluatu beharreko proba bat gainditzea aurreikusten ez denean. Gutxienez ere irakastorduen% 80ra joan diren ikasleek lortuko dute ziurtagiri hori.

Ikastaroak egiaztatzeko baliagarriak direnean, bi baldintza bete behar dira:

  • Gutxienez ikastaroko orduen %80ra joan izana
  • Ikastaroaren ebaluazioa gainditzea

Beste erakunde bati emateko denean bakarrik egingo dira ziurtagiriak, salbuespen gisa. Eta prestakuntza guztia ziurtagiri berean jasoko da.

Zeintzuk dira eskaerak onartzeko irizpideak?

Araudiaren 2.7. atalean jaso bezala, Prestakuntza, Hobekuntza eta Birziklapenerako Batzordeak onartua, parte hartzaileak aukeratzean kontuan hartuko da eskatzaileen profilaren egokitasuna ikastaroaren helburu eta edukietarako.

Parte hartzeko eskariak plazak baino gehiago izanez gero, honako irizpide orokor hauek ezarriko dira parte-hartzaileak hautatzeko:

  1. Urte horretan aurrez beste ikastarorik egin ez izana
  2. Ikastaroaren edukiak zuzeneko zerikusia izatea lanpostuarekin.
  3. Azken lau urteetan ikastaro bera egin ez izana.
  4. UPV/EHUko karrerako funtzionarioek eta lan-kontratudun langile finkoek lehentasuna izango dute behin-behineko funtzionarioei eta behin-behinekoen lan-kontratudunei dagokienez.
  5. UPV/EHUn lanean emandako denbora
  6. Eskariaren eguna eta ordua

Edozelan ere, ikastaro jakin bati buruz interes berezia badago, behin baino gehiagotan eskainiko da ikastaro bera, ahalik eta pertsona gehienek egin ahal izan dezaten.

Zer gertatzen da ikastarora ez banoa edo bertan behera uzten badut ikastaroa hasita dagoela?

Ikastarora ez bertaratzeak edo baja izateak behar bezala justifikatuta egon beharko dute. Ez bertaratze edo baja justifikatutzat joko dira Lan Baldintzen Hitzarmenean eta Hitzarmen Kolektiboan halakotzat jotzen direnak, eta lanpostu-aldaketek eta behar bezala justifikatutako zerbitzuaren premiek eragindakoak.  

Zelan argitu ahal ditugu beste zalantza batzuk?

Planari, araudiari  edo prestakuntza-eskaintzari buruzko galderarik edo zalantzarik izanez gero, honako helbidera bidal ditzakezu: formacion-pas@ehu.eus edo prestakuntza-azp@ehu.eus.

Galdera horiekin galdera-erantzunen zerrenda egingo dugu eta webgunean jarriko dugu, zuen parte hartzea ezinbestekoa delako, plana egin bitartean izan den bezalaxe.

Zuen galderak ezinbestekoak dira gu hobetzen laguntzeko.