Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Hitzaldia

‘Bienestar digital y menores’ zikloa

Urtarrilaren 29an, osteguna, 12:00etatik 13:30era, Donostian, Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologia Fakultateko Areto Nagusian adingabeei, teknologiari eta osasun mentalari buruzko jardunaldia egingo da. Hainbat alorretako adituek, hala nola, Psikiatria, Pedagogia, Teknologia eta legedia, teknologia berrien eta interneten erabilera eta gazteen osasun mentala aztertuko dute. Gai horiek sakon aztertu eta eztabaidatuko dituzte jende guztiarentzat irekitako saio batean. The Conversation elkarteak antolatu du jardunaldia, EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Ikerketa Gizartean Zabaltzeko Zuzendaritzaren laguntzarekin, eta Cyber Guardians-ekin elkarlanean.

Ekitaldian, EHUko irakaslea eta  psikologian doktorean den Juan Manuel Machimbarrenak parte hartuko du, Delia Rodriguez Familia eta Haurren Zuzenbidean espezializatutako abokatuarekin eta Tatiana Iñiguez Zaragozako Unibertsitateko Informazio eta Komunikazio Teknologien dekanordearekin batera.  Eztabaidan, profesionalek, osasun mentaleko zein teknologia arloko fundazioek, guraso-elkarteek eta gazteek hartuko dute hitza, gaiak gizarte osoan duen eragina aztertzeko.

Sarrera librea izango da lekuak bete arte.

Informazio gehiago hemen.