INFO_PLAN_DE_ACCION_TUTORIAL

TUTORETZA PLANA

IKASLEENTZAKO INFORMAZIO SAIOAK Graduko ikasketetan fakultateak ikasleentzat interesgarriak diren gaiei buruzko informazio saioak antolatzen ditu. Helburua da ikasleari arreta pertsonalizatua eskaintzea berori informatu, aholkatu eta gidatzeko jardueren bidez, ikasleak ikastegian integrazioa lortzen, bere garapen curriculurra eta pertsonala eskuratzen, baita lan mundura sartzen eta prestakuntza iraunkorra erdiesten laguntzeko ere.

IKASLEEI HARRERA EGITEKO

Ikasturteko lehenengo egunean ikasle berriei harrera egiteko jardunaldia fakultateko areto nagusian egin da eta bertan harrera  gida ematen zaie. Harrera egiteko hitzaldian, dekanoak ongi etorria ematen die ikasle berriei eta dekanordeek gidak jasotzen dituen gaiak labur aurkezten dituzte. Ikasleen Kontseiluko ordezkari batek kontseiluaren eginkizunei eta ikasleen ordezkaritzari buruzko informazioa ematen du.
Informazio saioari amaitutzat ematen da ikasleak egokitutako taldeari buruz (hizkuntza eta abizenen arabera) informatu eta egiten dituzten galderei erantzun ondoren.

Noiz: 1. Ikasturtean 1. lauhilabetean
Harrera gida

BERDINEN ARTEKO TUTORETZA (BAT)

Berdinen arteko tutoretzaren helburua da ikasle berriei ikastegian integratzen laguntzea eta goi mailetan dauden ikaskideek ikasle berri horiei garrantzitsua den informazioa ematen diete hitzaldi eta mentorizatze bidez. Horretarako, ikasturte bakoitzaren amaieran, hurrengo ikasturtean 3. maila hasiko duten ikasleei zuzenduta,  ikasle tutore izateko deialdi bat egiten da. Deialdiari erantzuten dioten ikasleen artetik 6 ikasle hautatzen dira (1. mailako talde bakoitzeko bi).

Noiz: 1. Ikasturtean 1. eta 2. lauhilebeteetan
Informazio gehiago

MUGIKORTASUN PROGRAMEI BURUZKO INFORMAZIOA

Lehenengo lauhilekoaren amaieran, kasuan kasuko dekanordeak  mugikortasun programei buruzko informazio hitzaldi batean parte hartzeko deialdia egiten die ikasle guztiei. Hitzaldi horretan informazioa ematen da ondoko alderdiez: programak, horietako bakoitzerako bete behar diren baldintzak eta jarraitu beharreko epeak eta tramiteak (mugikortasun prozedura).

Noiz: Ikasturte guztietan, 1. lauhilabetean

HAUTAZKOEI BURUZKO INFORMAZIOA

Ikasturteko bigarren lauhilekoan, kasuan kasuko dekanordeak bigarren mailako ikasleak deitzen ditu Psikologiako Graduko hautazkoei buruzko informazioa emateko hitzaldi batera. Hitzaldi horretan ikasleei orientazioa ematen zaie hirugarren eta laugarren mailetan nork bere hautazko curriculum propioa diseinatzeko moduei buruz.

Noiz: 3. Ikasturtean 2. lauhilabetean eta 4. ikasturtean 1. lauhilabetean

PRACTICUMARI ETA KANPOKO PRAKTIKEI BURUZKO INFORMAZIOA

Ikasturteko bigarren lauhilekoan, kasuan kasuko dekanordeak hirugarren mailako ikasleak deitzen ditu ondoko gaiei buruzko informazioa emateko: Practicuma, ikastegiak eskaintzen dituen practicum motak, horiek eskatu eta adjudikatzeko prozedura, hitzartutako ikastegietan egin behar diren nahitaezko kanpoko praktikak. Bilera horretan bertan beste gai hauei buruz ere informatzen zaie ikasleei, borondatezko kanpoko praktikei buruz eta horiek eskatzeko jarraitu beharreko prozedurari buruz.

Noiz: 3. Ikasturtean 2. lauhilabetean

GRALari buruzko INFORMAZIOA

Lehenengo lauhilekoaren hasieran, kasuan kasuko dekanordeak laugarren mailako ikasleak deitzen ditu Gradu Amaierako Lanari buruzko (GRAL) informazioa emateko. Bilera horretan informazioa ematen da GAUR plataforma erabiltzeari buruz, GRALarekin lotuta beti ere, eta zer informazio dagoen ikastegiko webgunean eta nola egin informazio horretara heltzeko, baita GRALa hasi, garatu, matrikulatu eta defendatzeko jarraitu beharreko prozesuari buruzko informazioa eman ere. Era berean, informazioa ematen da ikasleek jarraitu beharreko urrats bakoitzerako epeei buruz.

Bigarren lauhilekoan, kasuan kasuko dekanordeak hirugarren mailako ikasleak deitzen ditu GRALari buruzko informazioa emateko bilera batera. Bilera horretan ondokoak azaltzen dira: GRALa nolakoa den, haren aurrematrikula eta matrikula egiteko bete beharreko baldintzak zein diren, ikastegiak onartutako arautegia eta GRALeko irakaslearen gida. Informazioa ematen da, baita ere, Fakultateko webgunean dagoen informazio guztia lortzeko moduari buruz.

Noiz: 3. Ikasturtean 2. lauhilabetea eta 4. Ikasturtean 1. lauhilabetean

KRONOGRAMA: