Defendutako tesiak - 2022

Eduki publikatzailea

HAEZI taldeak gurasotasun positiboaren tresna garatu du

Irudia

Gure Fakultateko HAEZI taldeak gurasotasun positiboari buruzko mezuak zabaltzeko tresna bat garatu du Gasteizko Udaleko Haur eta Familia Zerbitzuarekin, 0 eta 6 urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzendua. Galdeketa labur bat da (oraingoz gaztelaniaz baino ez dago eskuragarri), eta banakako txosten bat ematen du, hazkuntza osasungarria praktikatzeko orientabideekin.