EGOkITU 2026 UDAKO CAMPUSA. Zer izan nahi duzu handitan?
Lehenengo argitaratze data: 2026/05/25
Psikologia edo Logopedia etorkizunean interesatuko litzaizkiekeen nerabeak dituzu etxean? Uda honetan EHU-ko Gipuzkoako campusean modu ludikoan hurbildu daitezke diziplina hauetara: Psikologia Fakultatean zain gaude!
EGOkITU Udako Campusa (Euskal Gazteen Orientaziorako Ikastaroa Talentoa Unibertsitatean) EHUk antolatutako jarduera bat da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, eta unibertsitatearen mundura modu ludikoan hurbiltzeko aukera emango dizu. Lehen pertsonan ikusi eta esperimentatu ahal izango duzu nola moldatzen zaren Psikologiaren eta Logopediaren munduan, besteak beste.
- Non: UPV/EHUko Gipuzkoako Campusa (Ibaeta)
- Noiz:
- LOGOPEDIA: ekainak 29- uztailak 3
- PSIKOLOGIA: ekainak 29 – uztailak 3 edo uztailak 6-10
- Ordutegia: 9: 30-14:00
- Aurreinskripzioa: 2026ko maiatzaren 31 arte.
- Eman izena hemen, Psikologia edota Logopedia aukeratuz.
Informazio osagarria: