EGOkITU UDAKO CAMPUSA
Data
Noiztik 2025/06/23 Noiz arte 2025/06/27, 09:30 - 14:00
- Nork parte har dezake: 2008 eta 2010. urteen artean jaiotakoak.
- Iraupena: 1 aste arlo bakoitza. 2 arlo ezberdin egin daitezke, baldin eta aste ezberdinetan badira.
NORI ZUZENDUTA DAGO?
Ikastaro hau psikologiarekiko interesa duten eta giza jokabidearen konplexutasuna ezagutu nahi duten gazte guztiei zuzenduta dago.
HIZKUNTZA
Ikastaroa batez ere euskaraz emango da. Euskara ulertzea beharrezkoa da.
IKASTAROAREN EGITURA
Astelehenetik ostiralera. Saioak 9: 30etik 14: 00etara, 30 minutuko atsedenaldiarekin.
JARDUERA PROGRAMA
- 1. SAIOA
“Talde bat sortzen” Konfiantza, espazioa eta kohesioa lantzen. Ikuspegi sozial eta kulturalaren garrantzia.
- 2. SAIOA
Zer dago gure jokabidearen atzean? Oroimenaren, ikaskuntzaren, arretaren, emozioen, garunaren, hormonen eta eboluzioaren papera ulertu gure portaeraren.
- 3. SAIOA
Ebidentzian oinarritutako psikologia; zientziaren eta estatistikaren boterea.
Psikologia bizitzan zehar, haurtzarotik zahartzarora arte.
- 4. SAIOA
Osasun mentala: nahasmendu mentalei aurre egiteko psikologiaren tresnak.
- 5. SAIOA
Zer egiten du psikologo batek laborategian? Pipeten eta labirintoen arteko lana.
Bisita gidatua Gipuzkoako Campusetik.