Euskararen eguna
Data
2025/12/03
Psikologia Fakultateak Euskararen Nazioarteko Eguna dela-eta Euskara Batzordeak antolatu duen EUSKARAZ ADIERAZI! lehiaketan parte hartzera animatu nahi zaitu.
"EUSKARAZ ADIERAZI!" lehiaketa (Psikologia Fakultatea)
- Helburua
Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzea Psikologia Fakultateko komunitatearen artean sormena eta euskararen erabilera sustatuz.
- Egutegia
Izen-ematea eta lanak entregatzeko epea: azaroaren 19tik 29ra.
Emaitzen iragarpena eta sari banaketa: abenduaren 3an, Euskararen Egunean.
- Kategoriak
1. Esaldi sortzailea
- Gaia: euskara, Psikologia eta Logopedia, euskara eta emozioak, nahiz euskara eta komunikazioa.
- Gehienez 20 hitz.
2. Marrazkia edo ilustrazioa
- Gai bera, interpretazio librean.
- Formatu digitalean edo paperean entregatu.
- Baloratuko da originaltasuna eta euskararen mezua nola irudikatzen den.
3. TikTok edo bideo laburra (gehienez minutu bat)
- Izan daiteke mezua, dantza, abestia nahiz psikologia edo logopediari lotutako hausnarketa labur bat.
- Sariak
Kategoria bakoitzeko irabazle bat.
Parte hartzeko modua
- Lanak:
Bidali zure lana helbide honetara: psikologia.fak.akademi-idaz@ehu.eus