Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Euskararen eguna ospatzen! Sari banaketa eta zinema Psikologia Fakultatean

Atzo Euskararen Eguna ospatu genuen Psikologia Fakultatean eta Euskaraz Adierazi! lehiaketaren irabazleei sariak banatu zitzaizkien.

  • Esaldi sortzailea kategorian hauek irabazi zuten:

"Komunikaziorako gilta, euskarazko hitza. Hartu eta emanaren sarean, maitatzen eta eztabaidatzen dugun bitartean, euskarak dirau gu guztion artean". Maialen Larrañaga

"Ama hizkuntza izanik beti bidai gidari, bizitza pertsonalean zein psikologia munduaren ere oinarri, nire emozioek beti dute zure egarri". Igone Echeverría.

  •  TikTok edo bideo laburra kategorian irabazleak:

Sara Balenciaga.

Naiara López.

Ondoren, psikozineko edizio berezia izen zen: Kutsidazu bidea, Ixabel filma proiektatuz. Bukatzeko, Fakultateko irakasle eta ikasleek mahai-inguru batean parte hartu zuten.

Eskerrik asko guztioi parte hartzeagatik!