EHUazoka: Unibertsitate Orientaziorako Azoka 2023 Bizkaian
Data
2023/02/11, 09:00 - 14:00
EHUazoka, Euskal Herriko Unibertsitateko Unibertsitate Orientaziorako Azoka, aukera paregabea da etorkizuneko ikasleek Euskal Herriko Unibertsitateak 2023-2024 ikasturtean eskainiko dituen graduko ikasketak eta unibertsitatean sartzeko prozedura gertutik ezagutzeko. Fakultate eta eskoletako irakasleek informazio saioak emango dituzte taldeentzat eta banan banako arreta ere eskainiko da. Horrela, unibertsitate aurreko ikasleek gure unibertsitatea eta graduko ikasketen eskaintza hobeto ezagutu ahal izango dute, eta etorkizunean unibertsitatean egin ahalko dituzten ikasketei buruz dituzten zalantza guztiak argitzeko aukera izango dute.
Gainera, azokako stand batean Euskal Herriko Unibertsitatearen graduondoko eskaintzari buruzko informazioa emango da, bai unibertsitate master eta berezko tituluez bai doktoregoez.
Ekitaldiak
Azokan, unibertsitatera etorriko diren ikasleek aukera izango dute gure unibertsitatea eta gure ikasketa eskaintza hobeto ezagutzeko, eta, era berean, aukera izango dute egin nahi dituzten ikasketei buruzko zalantzak argitzeko. Azokan, 2 eratako jarduerak egongo dira:
- Banan banako arreta standetan: sarrera librea
- Taldeko informazio saioak: nahitaezko izen-ematea
Izena emateko epea azoka bakoitzaren asteko astelehenean irekiko da eta zabalik egongo da informazio-saio bakoitzeko plazak agortu arte.
Psikologia Fakultateko Informazio Saioak
- Nahitaezko izen-ematea! Otsailaren 6tik (astelehena) aurrera, plazak agortu arte.
- Saioen iraupena: 45 minutu
- Lekua: Bizkaia Aretoa (Abandoibarra, 3. Bilbo)
- Saioak:
- 10:15 Gaztelania
- 12:15 Euskara