Defendutako tesiak - 2022

Eduki publikatzailea

«GAZTENPATIA» KULTURARTEKO TOPAKETAREN V. EDIZIOA.

Praktikak eta gradu amaierako lanak garapenerako lankidetzan egiteko UPV/EHUko Programa.

Gaztenpatia programa Euskal Fondoaren eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen ekimen bat da, unibertsitateko ikasleei aukera ematen diena praktikak (nahitaezkoak edo borondatezkoak) eta Gradu Amaierako Lana (GrAL) El Salvadorren, Kolonbian eta Guatemalan egiteko, Euskal Fondoa osatzen duten erakundeen proiektuetan. 2015/16 ikasturtean abian jarri zenez geroztik eta 2021/22 ikasturtera arte, programa honek UPV/EHUko ikastegi desberdinetako ehun bat ikasle mugitu ditu, esperientzia hau haien prestakuntza akademikoan txertatuz.

Laster, 2022ko maiatzaren 24tik 26ra bitartean, Latinoamerikako erakundeetako ordezkariekin batera, hainbat bilera eta lan-tailer jarriko ditugu abian UPV/EHUn. Jarduera horiek Gaztenpatia kulturen arteko V. Topaketaren barruan daude eta Gaztenpatiaren garapenerako lankidetza-proiektuen bidez metodologia aktiboak ezartzen hasi nahi duten EHUko irakasleei zuzenduta daude.

Zuen parte hartzea eskertuko genuke maiatzaren 25ean, asteazkenean, egingo den lan tailerrean. 10etan hasiko da UPV/EHUko Bizkaia Aretoko, Oteiza gelan (Bilbo).

Informazio gehiago eta izen ematea doakoa izango da baina nahitaezkoa Garapenerako UPV/EHUko Lankidetza Bulegoaren web gunearen bitartez.