Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Psikologia Fakultateko graduazio berria

Naiara Montes de Francisco sariarekin

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU)  Ignacio Mª Barriola Zentroko areto nagusian, Donostian, Psikologia Fakultateko XIV. promozioko 239 ikasleak graduatzeko ekitaldia egin zen. Marian Iriarte Ormazabal EHUko Harreman Instituzionaletarako eta Kulturako errektoreordea eta Eneritz Gomez Psikologia Fakultateko dekanoa ekitaldiaren buru izan ziren. Ekitaldian Saioa Zarrasquin Arizaga psikoterapeuta psikologoak parte hartu zuen ere. Era berean, XIV. promozioko graduatu egin den ikasleriaren inguruan ikus-entzunezko muntaia ikusi zen eta, sari-banaketa egin zen:

2025-2026 XIV. promozioko graduko espediente onenak:

  1. Naiara Montes De Francisco
  2. Julia Gimilio Alonso

Gradu amaierako lan onenaren saria:

  1. Beñat Bergado Fernández. ‘Personalidad en una muestra adulta con altas capacidades intelectuales: un estudio mixto desde una aproximación al modelo multinivel de McAdams’.

Ekitaldiari amaiera emateko, musika emanaldia eskaini zen Cristina Zuloaga abeslariaren eskutik.