"Intervención Multidisciplinar con Infancias y Adolescencias Trans" mikrokredentzialerako matrikula zabalik
Lehenengo argitaratze data: 2026/01/16
Ikastaro honek haur eta nerabe transexualitatearen errealitatea lantzen du ikuspegi integral, diziplinarteko eta giza eskubideetan oinarritu batetik, haur eta nerabe transen eta haien familien eskubideak erdigunean jarriz. Ikastaroa euren jardunean haur eta gazte transekin lan egin dezaketen hainbat arlotako profesionalei zuzenduta dago —hezkuntza, osasuna, psikologia, gizarte-zerbitzuak, zuzenbidea, etab.—.
Haur eta nerabe transak existitzen dira, eta haien ongizatea neurri handi batean ulermenaren, errespetuzko laguntzaren eta gizarte-eragile ezberdinen arteko koordinazioaren mende dago. Ikastaroa oinarrizko edukien inguruan egituratzen da, sexu-identitatearen garapena, trantsituetan laguntzea, hezkuntza- eta osasun-testuinguruetan esku-hartzea, familien rola, zaurgarritasun-egoeren arretaren antolaketa eta sufrimendu psikosozialaren prebentzioa.
- Datak: otsailak 16 - martxoak 12 (astelehenetik ostegunera)
- Ordutegia: 17:00 - 20:00
- Hizkuntza: espainiera
- Lekua: Psikologia Fakultatea, UPV/EHU Donostia
- Modalitatea: presentziala
- Prezioa: 159,54€
- Izen ematea: zabalik otsailaren 12ra arte.