Jardunaldia: Etxeko eta zaintzako enpleguan duintasunerako unibertsitatea-gizartea aliantzak eraikiz
Data
2025/12/02, 09:00 - 17:00
"Lan Duina, Zaintza Duina" proiektuaren barruan antolatu den "Etxeko eta zaintzako enpleguan duintasunerako unibertsitatea-gizartea aliantzak eraikiz" jardunaldirako gonbidapena partekatzen dizuegu. Datorren abenduaren 2an izango da, 9:00etatik 17:00etara, EHUko Psikologia Fakultateko Areto Nagusian.
Jardunaldian zehar, ikerlariek, etxeko eta zaintzako langileek eta tokiko eta nazioarteko ekimenetako ordezkariek parte hartuko dute. Etxeko enpleguko eta zaintzako lan-baldintzei buruz eztabaidatuko dute, eta sektorea duintzeko bidean aurrera egiteko proposamenak aurkeztuko dituzte.
Parte hartzea doakoa da, baina aldez aurretik izena eman behar da.
Aldibereko itzulpen-zerbitzua egongo da (euskara – ingelesa – gaztelania) eta parte-hartze ziurtagiriak eskainiko dira.