Jokabide Neurozientziaren Oinarrien ikasgaiko irakasle taldeak ikasmaterial bat argitaratu dute
Lehenengo argitaratze data: 2022/11/04
Gure lankideak diren Garikoitz Azkona, Eider Pascual, Oscar Vegas, Maider Muñoz eta Garikoitz Beitia, Jokabide Neurozientziaren Oinarrien ikasgaiko irakasle taldeak ikasmaterial bat argitaratu berri dute Psikologiako lehen mailako ikasleei beren ikasketan laguntzeko.
Modulu honen helburua da ikasleek nerbio-sistemaren eta portaeraren arteko harremana ulertzea neurozientziak giza jokabidea ulertzeko egiten dituen ekarpenen bidez, ikuspegi hori portaeraren eta prozesu mentalen azalpenean integratu ahal izateko.
