Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Kongresua

Nazioarteko Kognizio Kongresua

Espainiako Psikologia Konparatuko Elkartearen (SEPC) XXXV. Nazioarteko Kongresua iragartzeko plazerra dugu.

Informazio osagarria: www.uik.eus

Ekitaldi hau funtsezko plataforma bat da kognizio konparatuan eman diren nazioarteko aurrerapen berrienak aurkezteko, eztabaidatzeko eta esploratzeko, besteak beste, oroimena, arreta, motibazioa, ikaskuntza eta neurozientzia bezalako prozesuak parte hartzen dutelarik. Aukera ezin hobea da ideiak trukatzeko eta lankidetza-ikerketako ekimenak garatzeko, bai estatu mailan, bai nazioartean.

Ikaskuntza eta Neurozientziaren arloko erreferenteen hitzaldiak izango ditugu:

  • Nathan Holmes: Scientia Associate Professor, School of Psychology, University of New South Wales, Australia.
  • Milagros Gallo: Granadako Unibertsitateko Psikobiologia Saileko katedraduna.
  • Laura Corbitt: Associate Professor, University of Toronto.
  • Andy Delamater: Psikologia eta Neurozientzia irakaslea Brooklyn Collegen eta New Yorkeko City University of New Yorkeko Graduate Centerren.
  • Peter Balsam: Psikologia irakaslea Barnard College eta Columbiako Unibertsitatean.
Komunikazioak eta posterrak bidaltzeko epea ekainaren 30ean amaituko da.

Izena emateak, gainera, hiru egunetako bazkariak eta ekitaldi sozialak hartzen ditu barne.