Defendutako tesiak - 2022

Eduki publikatzailea

Gure Psikologia Fakultatean graduatutako bi ikasle, BAPEko azken deiadian lehen 100en artean

Lehenengo argitaratze data: 2021/04/20

Psikologia Fakultateko bi graduatuk, Saioa Rojas Betolazak (69) eta Ane Otazu Bosquek (75), BAPEko ehen 100en artean kokatzea lortu dute. Gabriela Chotro dekanoak azaldu duenez, "gure Fakultatean Psikologiako Gradua lortu zuten 3 psikologok, plaza lortuko dute BAPEko azken deialdian, eta horietako bi lehen 100 postuetan daude". "Albiste honek poza sortzeaz gain, graduko eta graduondoko ikasketen kalitatea agerian uzten du, baita gure taldearen ekarpena ere".

Edizio honetako emaitzen bereizgarri nagusia emakumeen lidergoa izan da. Erreklamazioak aurkezteko epea apirilaren 21era arte egongo da zabalik, eta horren ostean jakingo dira behin betiko emaitzak. Osasun Prestakuntza Espezializatuko plazak (BAME, BAEE, BAPE, BAFE, BAKE eta BAEFE) esleitzeko behin-behineko data ekainaren 16a izango da, eta aurreikusten da etorkizuneko egoiliarrak uztailaren 15-16tik aurrera sartuko direla beren lanpostuetan.

Kategoria guztien emaitzak hemen kontsultatu ahal dira:
https://fse.mscbs.gob.es/fseweb/view/public/listadospublicados/listado.xhtml