Defendutako tesiak - 2022

Eduki publikatzailea

A25: Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna

Irudia

Datorren ostiralean, azaroak 25ean gure Fakultateak Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko egunarekin bat egingo du. Horregatik, antolatu dugun jardueretan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu:

  • Fakultateko sarreran kutxa bat jarriko da, non aurten egingo dugun galderari emandako erantzunak jasoko diren: “Zer ulertzen duzu zuk “emakumeen aurkako indarkeria” entzuten duzunean? Zure definizioa edota adibideren bat ezagutu nahi dugu”. Jasotako erantzunak bertan argitaratuko dira eta gainera Fakultateko Berdintasun Batzordeari bidaliko zaizkio, aurrerago ekimenak proposatzeko aukera izan dezan. Kutxa hau astelehenetik (hilak 21) ostiralera (hilak 25) egongo da.
  • Horrez gain, Donostiako Emakumeen Etxearen bidez zenbait material (txapak, pegatinak, diptikoak, eta abar) eskuragarri egongo dira.
  • Azkenik, irakasle zein zerbitzu eta administrazioko langileen postontzietan “emakumeen aurkako indarkeriarik ez” pegatina banatuko da.