Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologia Fakultateko 5 ikasle daude, BPEko (Barneko Psikologi Egoliarra) hautaketa probaren behin-behineko emaitzen arabera, lehen 100 onenen artean.
Lehenengo argitaratze data: 2020/02/21
Psikologia Fakultateko lau graduatuk eta graduondo batek lortu dute BPE (Barneko Psikologi Egoiliarra) urtarrilak 25eko deialdiko behin-behineko emaitzetan, lehen 100en artean kokatzea . Proba horretan 4.439 izangai ziren, eta 189 plaza eskaintzen ziren. Hauxek dira gure ikasle ohiak: Laura Joao Muniain (21. postua), Barbara Vega de Seoane Luis (39), Aitor Osinaga Ona (51), Ainhoa Fernandez Beraza (80) eta Irati Armentia Marin (97). “Lau ikasleek Psikologia Graduko titulazioa lortu zuten gure fakultatean, eta bosgarrenak Osasun Psikologia Orokorra masterra egin zuen. Albiste honek poztasun eta harrotasun sortu ezezik, gure gradu eta graduondoko ikasketen kalitatea ere nabarmentzen du, eta baita Psikologia Fakultateko taldea osatzen dugunona ere. Zorionak guztioi eta zorte on zuen lan ibilbidean”, adierazi du Gabriela Chotro dekanoak.