Defendutako tesiak - 2022

Eduki publikatzailea

UPV/EHUko Psikologia Fakultatea hirugarren aukerarik onena da, Estatuko 50 unibertsitateren artean, Psikologia ikasteko, CYD 2021 rankingaren datuen arabera

Lehenengo argitaratze data: 2021/09/20

Irudia

Gaur egun estatuko 50 unibertsitatek eskaintzen dute Psikologia Gradua eta, aurtengo CYD 2021 Rankingean, 42 fakultatek parte hartu dute (hau da, % 82ko lagina). Ranking honek unibertsitateen egoera alderatzen du, erakunde eta jakintza-eremu bakoitzeko adierazle batzuk kalkulatuz: irakaskuntza eta ikaskuntza, ikerketa, ezagutzaren transferentzia, nazioarteko orientazioa, eskualde-garapenerako ekarpena eta laneratzea.

Gure Psikologia Fakultatea 5 onenen artean kokatu da, hirugarren postuan, Salamancako Unibertsitatearen eta Comillaseko Unibertsitate Pontifizioaren ondoren, eta atzetik Ramon Llull Unibertsitatea eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoa.