Psikologiako bi ikasle graduatu-berri sarituak: Gipuzkoako Campuseko 2018/2019 espediente onenei omenaldia
Lehenengo argitaratze data: 2019/11/19
Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campuseko 2018/2019 ikasturteko espediente onenei omenaldia egin zaie aurreko ostegunean, Azaroak 14. Bertan, gure bi ikasle graduatu berri, Joanes Lameirinhas eta Itziar Geuerendain, sarituak izan ziren. Nekane Balluerka UPV/EHUko errektorea eta Agustin Erkizia Gipuzkoako Campuseko errektoreordea ekitaldiaren buru izan ziren eta Joanes Lameirinhasek ikasle saritu guztien ordezkari gisa hitzaldi bikaina eskaini zuen. Gure zorionik beroenak biei!!
