Monika Salgueiro gure lankideak hedabideetan hitz egin du Minaren Aurkako Munduko Eguna dela eta
Lehenengo argitaratze data: 2021/10/18
Monika Salgueiro gure fakultate irakaslea, Neurozientzietako doktorea eta min kronikoaren arloko ikertzailea da. Azaldu duenez, min kronikoarekin batera, nahaste psikoemozionalak, gizarte-isolamendu progresiboa, lo egiteko zailtasunak eta jokabide saihesgarriak azaltzen dira, besteak beste.