Defendutako tesiak - 2022

Eduki publikatzailea

Irekita Manuel Laborde Welinden Sarien 21. edizioa

Lehenengo argitaratze data: 2021/10/21

Irudia

EHUko Gipuzkoako Campusak eta Enpresen eta BIC GIPUZKOA BERRILANek “MANUEL LABORDE” sarien 21. edizioa sustatzen dute, bien artean garatu eta kudeaturiko ENTREPRENARI Programaren helburua UPV/EHUko Gipuzkoako Campusean enpresa ekimenak eta enpresa berrien sorkuntza sustatzea, aholkatzea eta sostengatzea baita.

Helburuak:

  • Unibertsitatearen igurunean ekintzailetza arloko ideiak eta proiektuak sustatu.
  • Unibertsitatearen indar berritzailea bultzatzea, enpresa-ekimen berriak sortu eta garatuta.
  • Ekimen berreen garapenean lagundu, baliabide ekonomikoak eta enpresak sortzeko eta kudeatzeko aholkularitza-serbitzu adituak jarriz.

Norentzat:

  • Kategoria “Ekimen Berritzaile Berriak”

  • UPV/EHUko irakasleak, ikertzaileak/IKERBASQUE.
  • Euskal Herriko Unibertsitatean matrikulatutakoak edo haren titulu ofizial bat dutenak (lizentziatura, diplomatura, gradua, masterra eta tesia)
  • UPV/EHUrekin elkarlanean egindako ikerketa baten emaitzak ustiatzea erabakitzen duten enpresak.
  • Kategoria “Gradu amaierako proiektuak, masterra edo doktore tesiak”

  • 2019-2020 eta 2020-2021 ikasturteetan gradu amaierako proiektua, masterra edo doktore tesia aurkeztu duten ikasleak.
  • Doktore tesia garatzen ari diren edo 2019-2020 eta 2020-2021 aldian aurkeztu duten ikertzaileak, proiektuak merkatuan dituen aukerak analizatzeko eta, hala bada, gauzatzeko asmoa dutenak.

Hautagaitzak aurkezteko epea urriaren 29an, 12:00etan.