Osasun Psikologia Orokorra masterreko ikasleek adinkeriari buruzko erakusketa antolatu dute
Lehenengo argitaratze data: 2026/05/12
Maiatzaren 8tik 22ra, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Psikologia Fakultateko atondoan, adinkeriari buruzko erakusketa ikusgai egongo da. Osasun Psikologia Orokorreko Masterreko 1. mailako ikasleek antolatu dute.
Erakusketa honetan, adinkeria ardatz duten lanak aurkezten dira “foto voz” delako teknikaren bidez eginak. Metodologia parte-hartzailea da, eta irudiak eta hausnarketa kritikoa uztartzen ditu, adineko pertsonek bizi dituzten errealitateak ikusarazteko.
Erakusketan, argazki-sorta bat ere badago, ikasleek prestatutako testuekin batera, adinaren araberako diskriminazioaren inguruan sentsibilizatzeko eta elkarrizketa sustatzeko.
Unibertsitateko komunitateari nahiz interesa duen edonori irekitako jarduera da.
