Jardunaldia
IV. OSASUNALDIA
Data
2025/04/10, 14:45 - 19:45
OSASUNALDIA osasun-zientzien gradu-amaierako lanen 4. Jardunaldia
Medikuntza, Erizaintza, Farmazia, Odontologia, Fisioterapia, Psikologia
Jardunaldia aurrez aurre egingo da hiru leku hauetan eta bertako online konexioarekin denek dena ikusiko dute:
- Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Leioako Egoitzan (Gradu Aretoan)
- Donostiako Medikuntzako eta Erizaintzako Irakasgunean (Gradu Aretoan)
- Gasteizko Erizaintzako Unibertsitate Eskolan (10. Gela-Areto Nagusian)
Entzule gisa parte hartzeko aurretik mezu bat bidali behar da oee@oeegunea.eus nola jarraitu nahi den zehaztuta.
EGITARAUA
- 14:45-15:00 Harrera
- 15:00-15:15 Ongietorria. Joxerra Furundarena Salsamendi (Osagaiz aldizkariaren zuzendaria (Donostiako Unibertsitate Ospitaleko medikua eta irakaslea); Irantzu Rico Barrio eta Izaskun Elezgarai Gabantxo (Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko irakasleak; Leioa) eta Alaitz Yoldi Mitxelena (Gasteizko Erizaintza Eskolako irakaslea).
- 15:15-15-35 Izaskun Zeberio Etxetxipia. (Donostia Ospitaleko Hematologoa eta irakaslea). Ikaslea: Oihane Alustiza Calvillo. Minbizi hematologikoaren diagnostikoa jaso duten nerabe eta heldu-gazteen ezaugarri eta beharrak.
- 15:35-15:55 Lorena Hernando Gorgojo (Gasteizko Erizaintza eskolako irakaslea). Ikaslea: Jon Argote Anuncibay. Valsalvako maniobraren eta sinu karotideoaren masajearen eraginkortasunaren alderaketa takikardia suprabentrikularren itzulketan.
- 15:55-16:15 Larraitz Gaztañaga Arantzamendi (Bilbao-Basurtu ESIko Kardiologia zerbitzuko medikua eta irakaslea). Ikaslea: Maialen Ramos Pérez. Estimulazio fisiologikoaren erantzun ekokardiografikoa OSI bilbao-Basurtuko pazienteetan.
- 16:15-16:35 Maider Muñoz Culla (UPV/EHUko Psikologia Fakultateko irakaslea). Ikaslea: Ander Iriarte Sarria: Esklerosi anizkoitzaren diagnostiko batek eragindako estresaren eta gaixotasunaren garapenaren arteko erlazioa.
- 16:35-16:55 Haritz Arrizabalaga Arostegi (Bilbao-Basurtu ESI-Kardiologia zerbitzuko medikua). Ikaslea: Irama Vega de la Puente: Bihotz gutxiegitasuna tratatzeko teknika kirurgiko berritzaileak.
- 17:00-17:30 Atsedenaldia-Kafe sesioa.
- 17:30-17:50 Aingeru Sarriugarte Lasarte (Gurutzeta Unibertsitate Ospitaleko Kirurgia orokorreko zerbitzuko medikua eta irakaslea). Ikaslea: Ibabe Villalabeitia Ateka. Obesitate morbidoaren kirurgiaren ikerketa.
- 17:50-18:10 Jon Zarate Sesma (UPV/EHUko Farmazia Fakultateko irakaslea). Ikaslea: Johane Alba Etxezarreta. 3D inprimaketa geriatria arloko ahobidezko dosifikazioa forma solidoetarako (inprimatuak).
- 18:10-18:30 Ainhoa Plaza Zabala (UPV/EHUko Farmazia Fakultateko irakaslea eta Achucarro ikerketa zentruko ikertzailea). Ikaslea: Unai Idoate Herrera. Glioblastoman proproteina konbertasek duten funtzioaren karakterizazioa eta molekula inhibitzaileak eragile terapeutiko gisa probatzea.
- 18:30-18:50 Jon Egaña Huguet (UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko irakaslea). Ikaslea: Alaitz Peña Pikaza. Heste lodiko minbizia tratatzeko metodo kirurgikoen berrikuspen bibliografikoa. Ikaslea: Iñigo Irazabal Iraurgi: Odol-hodien aldaeren garrantzia arearen minbiziaren tratamenduan.
- 18:50-19:00 Xumai Aizpuru Zinkunegi: Kanpoko drainatze bentrikularraren ondoriozko konplikazio moduan agertzen diren bentrikulitisak (Medikuntza eta Erizaintzako Fakultatea; Donostiako irakasgunea).
- 19:00-19:10 Zaira Bellón Dogén: Kanpoko idun-aldeko birxurgapenaren diagnostikoa: erradiografia periapikala vs sorta konikoaren tomografia konputarizatua. Berrikuspen bibliografikoa (Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea, Leioa).
- 19:10-19:20 Nora Mujika Ruiz de Aguirre: Loaren kalitatea eta ingurumen-zaratarekin duen harremana Euskal Herriko hiriburuetan (Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea, Leioa).
- 19:20-19:30 Maialen Urrutikoetxea Laconcha: Erakunde Sanitario Integratuen (ESIn) araberako desberdintasunak Gurutzetako Ospitalean tronbektomia mekanikoa egindako pazienteen artean (Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea, Gurutzetako Irakasgunea).
- 19:30-19:40 Nora Ugalde Aranzabal: Ariketa fisikoa etxez-etxeko arreta jasotzen duten nagusietan (Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea, Leioa).
- 19:45 Osasunaldiaren itxiera.
Informazioa oee@oeegunea.eus