Defendutako tesiak - 2022

Eduki publikatzailea

Patricia Insuak UPV/EHUko ikasleen artean arreta psikologikoaren gorakada azaldu du

Patricia Insúa gure lankideak hainbat komunikabidetan partehartu du UPV/EHUko ikasleentzako arreta psikologikoaren gorakada dela eta.

UPV/EHUko Arreta Psikologikoko Zerbitzuak 453 pertsonari eman zien arreta joan den ikasturtean, aurrekoan baino % 10 gehiagori. Aurtengo ekainetik urrira, igoera handiagoa izan da, % 25ekoa, 2020ko aldi berarekin alderatuta. “Pandemiak laguntza eskatzea desestigmatizatu du, eta hori ona da. Baina lehendik ikasleek zituzten arazoak ere jarri ditu mahai gainean, hala nola etorkizunerako itxaropenik eza, soldata baxuak, emantzipatzeko ezintasuna edo nahiz eta unibertsitate-ikasketak egin, enplegu-bermerik ez izatea”.